Jasa itsua ari du
Lantzean behin, oraindik ere esamolde eta esapide politak aurkitzen ditut ohiko hiztegietan. Tarteka-marteka ustekabeko gozo-gozoekin egiten dut topo aztarrika jardundakoan. Oraingoan, leihotik begira eta zeruaren erdia oskarbi eta beste erdia beltz ikusten ditudala, azken hau nagusitu eta zaparrada galant eta dotorea hasi ez du ba! Ez da piperrik ere ikusten, ezer gutxi sumatzen dut itsasadarraren gainean, ubarroiak ere izuti eta mesfidati mela-mela eginda daudela. Jasa itsua ari du!
Oharra: Badakizue non eta noiz dagoen eginda argazkia?
Iruzkinak
2007ko abustuaren 21ean, Bilboko aste nagusian. Patata-tortilla gastronomia-lehiaketan.
Asmatu dut?
Txupatxusa Begorentzat!