elUrte Berri On!


Aspaldiko! Nagiak eta astirik ezak hartuta egon gara Gabonetan -zenbat eta opor gehiago izan, orduan eta lanpetuago- eta ohartzerako elurte polit-politak erasan ez digu, ba! Elur-melur ez gaitunk hire beldur izan, batzuek denborale gora eta behera jarraitu arren... Mundualdi guztian gaztelaniaren menpeko izan beharko ote dugu?
Tira, donostiarrok galtzetan kabitu ezinik ikusi zaituztet egunotan elurpean eta bilbotar gizagaixook bekaitzak jo baino joago zenbait elur-malutatxo besterik ikusi ez dugulako... Bitxia da oso prezipitazioen kontua. Alde handi-handia izan da batetik bestera, gero! Beste batzuetan alderantziz gertatzen da, beraz, denok kontent. Hala eta guztiz ere, atzo mendian izan eta ikaragarri pasatu genuen elurra zapaldu eta zapaldu. Zapaltzeak ateratzen duen hotsa lasaigarri izaten zait. Gogoko dut sano. Badakizue nola esaten zaion oinetakoei lotzen zaien elur-pusketei? Bada, Baztan aldean txurloa eta iparraldeko euskalkietan kalotxa.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda