Dakarkeena...

Gaur gauerditik aurrera haize-erauntsi handi samarrak zeharkatuko du Euskal Herria ziztu bizian eta bihar arratsaldera arte sumatuko dugu beraren eragina. Haize bortitzaz gain, euritan goian-behean ere egingo du, erruz, eta nondiko haizeak jo eta nolako bira gertatzen den enbata modukorik ere gerta liteke aipaturiko garaian. Beraz, terraza eta balkoidun zareten horiek has zaitezte bertan dauzkazuen tramankulu eta lanabes guztiak barruratzen, zer gerta ere!
Oharra: jakinarazten duena, jakinarazlea da, besterik ez.
Oharra: jakinarazten duena, jakinarazlea da, besterik ez.
Iruzkinak