Ortots erauntsia

http://photos.linternaute.com/image_photo/540/autres-villes-toronto-canada-7670099140-188744.jpg

Ustekabean harrapatu gaitu Bilbo aldean goizeko 7.00etan jo duen trumoiak. Badirudi handi samarra izan dela atzotik hona eguratsean metatu den beroa, eta horri ezegonkortasuna gehiturik, horra hor nahasketa ezin ikusgarriagoa! Hasieran ez diot garrantzirik eman, bakana izango zelakoan, baina ekaitz eder sortu da. Sendo ari du euria une honetan, ia atertu gabe egin du goizaldetik, egin ere! Ugari dira ekaitzari irizteko dauzkagun izenak, beraien artean Nafarroako Eugi herrian bildutakoa : ortots erauntsia (EHHA). Bistan denez, lehenengo osagaian ortzi + hots ditugu. Egia da, trumoiak ateratzen duena ez da zarata, hotsa da. Batzuek ez dute batere gustuko, nik, ordea biziki maite dut.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...