EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2008/09/15

Irail sanoa?

http://www.euskal-herria.org/argazki/2003/aritz20031027231714.jpg

Iragarpenak ikusita ez dirudi oraingoz irailak hego haizearen bidetik joko digunik. Egunez eta eguzkitan goxo-goxo egon bagaitezke ere, gauez eta goizetik fresko-fresko ibiliko omen gara. Eskerrak! Hilabete honi deitzeko antzinako izendapenen artean abuztua bera esan nahi duen agorrila dugu. Azken urteotan zorabiatu gaituzte klima-aldaketa delako horrekin, baina euskarazko behinolako izenek maiz ezin garbiago adierazten digute orduan bestelako egoera era bazela, osterantzean zer dela-eta agorrila? Une honetan irail ateri, lehor eta beroa piratuko bagenu, bat baino gehiago hasiko litzateke esaten, jakina, hauxe dunk aldaketa klimatikoa, lehen ez geninan honelako arorik... Kontuz, euskaldun primitiboarentzat iraila hilabete agorra izaten omen zen, hots, sikua eta beroa!

2 Comments:

  • At 01:11, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Iraila, nire ustez, nola lehen hala ere orain da aski lehorra. Nik neure gomuta personalean -60tazak urtean- hori dut gogoan ze irail hila da nahiko agorra, edo nahi bada agorra, nahiko hori kenduta.

     
  • At 18:02, Blogger Kepa Diegez said…

    Kaixo Erramun,
    agorraren bidetik, "ihartzea". A zelako udagoiena izango dugun!!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------