Ihartzea

http://www.appletreegallery.net/Ready%20Golden-Autum-ready%20copy.jpg
Iva Prince. "Golden Autumn"

Udagoienak bete-betean atzeman gaitu. Euskal Herrian egunotan euria urri egin badu ere, Iberiar Penintsulako beste zenbait bazterretan letro egin bide du euria. "Aditu"-en arabera, iazko udazkenaren kidekoa izango dugu, nonbait, epeltxoa eta lehorra. Kontu hori ez da bart arratsaldekoa, ez horixe! Horrelako egoera hilabeteetan ez ezik -agorrila, urria...- urtaroetan ere islatzen da nabarmen. Adibidez, hiru aldaera dauzkagu -iartze, igartze eta ihartze- behinolako eta oraingo udazkenaren izaera azaleratzen dutenak. Hona hemen aipuak:


iartze: Lapurtera. (Lhande). Hiztegia.

igartze: Belhartzea (ganbiatzen da) udara, uda igartzera, igartzea negura. Haraneder. Philotea, 393 or.

ihartze: Aroen izenak dire belhartzea, uda, igartzea edo larrazkena eta negia. (J. Etcheberry). (Duvoisin). Hiztegia.



ihar: "Hezea ez dena, bizitasuna galtzeraino lehortu dena".

Beraz, badirudi aro kontuetan egunero sutautsa asmatzen gabiltzala, baina, ez. Gure arbasoek ondo asko zekiten nolakoa izaten zen udagoiena, udaren goren-gorena, alegia. Bizitasuna galtzeraino helduko ote gara?


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Hara, udazkena heldu eta iritsi naiz ni ere! Bai irudi bitxia, Kepa, nondik ateratzen dituzu? Museoren batean dago koadro hori?
Ematen du ipuin bilduma bateko azala dela, edo Txanogorritxoren istorioan agertzen den paisaia hori, edota Printzeak zeharkatu behar zuen basoa bere maitearengana joateko! Antzerki baterako edota txotxongiloentzako eszenatoki apropos-aproposa dela irudizen zait! Bai bitxia!

P.S.: "Ürrieta" hitza jaso duzu, Kepa?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aspaldiko, kristina!
Ba, irudiak topatzeko araka eta araka ibiltzen naiz Googlen. Egia da zuk diozuna, ipuinekoa ematen du irudiak. Ahalegintzen naiz irudia testua bezain erakargarria izan dadin.
"Urrieta" badut jasoa, baina "ürrieta", ez. Non erabiltzen da, Kristina?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
M, zure galderari erantzungo diot, Kepa, baina zehaztapen gehiago behar baduzu, itxaron beharko duzu: Bardozen.
A, eta kontuan hartu nahiko agerpen bitxia dela!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Eta zure "urrieta", nondik hartu duzu?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
URRIETA:"Urriari zonbaitek erraiten diote urrieta edo urrila" Gure Almanaka, 1951, 7.

URRIETA N-Erronkari. "Urteko laur estazioniak dra, negiua, bedatsia, udda eta urrieta" Mendigatxa Euskera, 1957, 146.

Zure "ürrieta" udazkena ote da?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...