Maiatzeko zazpi egun zazpi hilabeteren lagun

“http://www.educima.com/trigo-t4890.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Maiatzean eguzkia azaldu eta gailenduz gero, erraz asko egiten du gora hozberoak. Euriak eta eguzkiak bateratsu jardunez, Naturak bere eginbeharra anitzez azkarrago egin ohi du. Ez dago batere dudarik ere! Adibidez, neguan aldatutako garia haziagotzen da maiatzean behar bezalako zazpi egunez arteko zazpi hilabeteetan baino. Behintzat, horrelako oharra jasota dugu:

Maiatzeko zazpi egun zazpi hilabeteren lagun (erran nahi du, garia, maiatzeko zazpi egunez, obro azkatan dela ezik ez antzineko zazpi ilabetez.

Lehengoan komentatzen genuen bezala, ildo horretatik datorkigu maiatza: aro busti-lehorra ezin hobekiago egokitzen zaio hilabete honi, egokitu ere!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda