Izar-zaparrada: "Liridak"

“http://www.spaceweather.com/images2006/22apr06/skymap_up.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Theatcher kometa eguzkiaren inguruko bidaia egiten ari dela, hondakinak utzi ohi ditu eta egunotan beraiekin egiten du topo Lurrak. Gaur gauean horren ondorioz unerik gorenera helduko da urteko izar-zaparradetariko bat: Liridak, geure ikuspegitik Lira izartegitik etor bide daitezkeenak, zehazkiago Vega izar distiratsutik, euskaldun askoren ahotan, "Begiurdina" deritzona. Jakina, Begiurdinaren eta meteoroen artean ez dago inongo erlaziorik, baina bien arteko ustezko hurbiltasuna bitxia da oso eta xelebrea urtero jazo ohi diren meteoro-zaparrada guztien artetik.

Teatcherretiko hondarrek, hondar-aleak bezain ñimiñoak, eguratsarekin 49 km/h-ko abiaduran talka egin eta deuseztaturik lorratz argitsu eta distiratsua uzten dute, "izar-loka" deritzoguna. Hala ere, aldi bakanetan batzuen batzuk handixeagoak dira eta "Lyrid fireballs" -Lirako suzko bolak- sortarazten dituzte, Artizarra baino distira handiagoa izanik itzalak osatzerainokoak gauza direnak.

2008ko Liridak ez dira bikainak izango, izan ere, Ilargia andre eta jabe izango dugu ortzian eta orduko 3tik 10era bitartean kalkulatzen da. Beste zenbaitetan, 90eraino ere heldu dira! Nolanahi ere, batek daki zer gertatuko den gaur gauean. Onena tontor egoki eta gozoa bilatzea da eta ortziari beha eta beha egotea da, badaezpada!





Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, nik ez dut izarrik ikusi.
Ondo begiratu ez nuelako, agian...


Kristina
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Non utzi zenituen betaurrekoak?
Ondo ibili!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...