Aro lardatsa


Bai horixe! Asteon toki berezietan kokatu zaizkigu Antizikloia eta Depresioa, bata Ipar Atlantikoan, bestea Behe Atlantikoan, eta gu tartean. Hori dela-eta, eguraldia zoratu beharrean izango zaigu, inoiz bustia, inoiz ateri, ekaitzak nekez... Hortaz, aro lardats-lardatsa. Ederra, gero, lardats izenondoa! Bestalde, Candido Izagirrek Oñatin egualdi lardakia jaso zuen eta Joxe Landak GARAn sarritan erabiltzen duen terminoa da: "Bihar goizean eguraldia lardats samar egongo da, eta arratsaldean jasotze aldera egingo du".

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...