Katuila epel, epel, epel....!
Mahuka hutsean ez naiz ibili gaur, gero! Otsailak zorospea erabat bereganatuta, bai alajaina! Gure estazio meteorologikoan 22ºC ikusi ez ditut ba! Harrigarria? Ez, ba! Usu gertatzen da, ezta? inoiz sutondoan, inoiz eguzkitan. Mutur batetik bestera ibiltzen zaigu katuila. Bai, irakurleok, otsaila katuen hilabetea ere bada, inondik ere! Gogora dezagun orain hiru urte zer zioskun Elorrioko Markel Irizarrek:
"Elorrion 'katuil' esaten zaio otsailari baserri giroan. Eta arrazoia bistakoa da. Edo hobeto belarrikoa: katu emeak arreske jartzen dira bereziki hilabete honetan. Baserriratu berritan pentsatzen genuen haur txikien negarrak zirela, hain dira zirraragarriak. Apirila edo maiatzean jaiotzen dira katuilaren ondorioak". |
2 Comments:
At 21:21, Anonimoa said…
Bai, zelako zeru urdinak! Ba nire estazio meteorologiko zoragarrian 21º zeuden, Kepa! Nolanahi ere, biziki eskertzekoa egunotako eguzkia.
Jaso al duzu esapiderik "otsailarekin ez dela fidatu behar" adierazteko?
Kristina.
At 12:36, Kepa Diegez said…
Aupa, Kristina! Ze, ondo dabilkizu estazioa? Otsailarekin beti ibili behar da kontuz edo zuk ondo asko dakizunez, kasu otsailari. Honako hau erakusgarri izan liteke:
"Jondoni Martinez iguzki, kasu gero otsailari"
Argitaratu iruzkina
<< Home