Garratz eta gogotik aritu du elurra Georgia aldean!
Ikusi, ikusi irudiok nola egin duen elurra asteon Kaukaso aldeko Georgia errepublikan! Izu-ikaragarria izan da, lagunok! Txapelaren buztana tentetzeko modukoa, alafede! Bazter asko eta askotan bi metro elur; hodeiek egotzi-ahala elur jausi zaie georgiarrei eta gu hemen irrikan... Hala ere, asto beltzarenak pasatu omen dituzte: herriak bakartuta, "elurkengailu"-ak elurra erauzi ezinik, mukiak gogortzeko adinako hotza... Ikusi bideoan norainoko elur-hormatzarrak diren. Lazgarriak, gero! Ni erdiaren erdiarekin konformatuko nintzateke gogo eta gorputzaren asebetegarri.
Iruzkinak
Kristina.
Elurra kentzeko makina
Ez zait asko gustatzen, baina.
Nola eman "deshimidificador"?
"Hezetasun-kengailu" edo "hezetasuna kentzeko makina"?
M, aztertuko dut.
Kristina.
Kristina.