zinkurinak gero... diosku atsotitzak. Egun batzuetan nagiak alferrik galduta ibili ondoren, urte berriak indar handiagoa eman behar liguke idazteko. Badakizue, zenbat eta astitsuago egon, orduan eta gauza gutxiago... Zer egingo diogu, ba! Bai, horixe baietz, hego-mendebala eta haren aldaera guzti-guztiak nagusitu zaizkigu egunotan, hozberoa 21 gradutaraino iritsi delarik! Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan bazkaldu aurretik ahobizarra kentzekoa hartzen. Maiatza zirudien urtarrilaren 6ak. Hura gozamena! Ordainik izango ote dugu aurki? Hotzaldirik etorriko zaigu? Irrikan gaudeken elurtetxoren batek erasango digu? Iaz lehen elurte sendo samarra urtarrilaren hirugarren astean heldu zitzaigun. Aurten, noizko?
Iruzkinak
Agian lurrra lantzen dutenei galdetu beharko genieke ea eurentzako zelan datorkien honelako eguratsa. Kepa, normala al da urtarrilean horrela ibiltzea?
Zinkurinak berehala ikusiko ditugula? Ia ba, zeruei begiratuko diegu, baita kanpandorreei ere. Ez dakit urtarrilean elurrik botako duen edo ez, baina eskuartean dudan ASTRO-STATION zoragarria egunero zainduko dut, ea zer dioen. Eskerrik asko, Kepa!
K.
Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan ahobizarra kentzekoa hartzen bazkaldu aurretik
Nik hor ulertzen dut hau
Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan [[ahobizarra kentzekoa hartzen]] bazkaldu aurretik
Baina zer da hori zein ez bait dut ulertzen delako kortxete barrukoa, delako
... ahobizarra kentzekoa hartzen ...
Zer da ahobizarra kentzekoa edo kentzeko ahobizarra?
Nolanahi barruko eten barik agian hobetoxe eta subordinatua subordinaturik.
Epel baino epelago egon ginen atzo eguzki goxotan bazkaldu aurretik ahobizarra kentzekoa hartzen.
Niri izango zaidana argigarri izango al da ere berdin argigarri besterentzat. Izan zu ondo Kepa eta gainerako guziok.
Atheneta, Grezia.
"Ahobizarra kendu" = bazkaldu aurretik hartzen den aperitiboa edo...
Mila esker eta ondo izan!
Uste dut, eta ez hartu maisukeriatzat, ze da arras importantea linealki redaktatzea. Nire ustez hori da egun euskarak duen handicap handiena.
Zu, eta zuek, ondo segitu, ni hor Nafarroan naizateke datorren astean, baina ez luzerako zeren laster batean dut aldegingo urrun.
Patra, Grezia.