EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/12/17

Hozmina

http://www.wijblijvenhier.nl/uploads/2007/snot.jpg


Iragan asteburuan mukiak orrikaz ateratzeko besteko hotza egin du. Behin ortziak laino-geruza galdurik, beroak goraka egiten duenez gero, haran eta ibar oro hotzaren mende izan ditugu. Gaur, gainera, kostaldean eurixka lagun izan dugu eta barrualdean zenbait tokitan elur lapatsa. Egia esan, orain arteko udazkenak ez dauka zerikusi handirik iazkoarekin; iazkoa epel-epeletik zihoan eta aurtengoa hotz samarretik! Ez, ez, ez nago iazkoaren minez, ezta hurrik eman ere!, baina udagoien honetakoa, hozmina da, benetan, hotz sarkor-sarkorra.

OHARRA: Gaur bertan amaitzen da sariketan parte hartzeko aukera. Bihar parte hartu duzuenon artean, zozketa!
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------