Durangon elkartuko?
Blog honen irakurle ageriko zein ezkutuko zareten horiei gogorarazi behar dizuet ezen bi aste barru Durangoko azoka izanda, iaz ezarri genuen tradizioari jarraipena eman geniezaiokeela, hau da, elkartu, zerbait hartu eta zertaz eta mintzatu, EGURALDIAZ, jakina! Irakurle baten iradokizunei jarraiki gure artekoaren nondik norakoa hauxe izan liteke:
- Aro-Hamaiketakoa (Tomax, zeozer ekarriko ala txanda-pasa egingo duk?) edo dena delakoa abenduaren 7an goizeko 11.00etan.
- Beste barik, aroaz edo eguraldiaz mintzatu, ortziari so egin eta abar
- edota Blogarekikoak
- zer atsegin duzuen
- zer hobetuko zenuketen: iradokizunak
- zer ikasi duzuen
8 Comments:
At 20:15, Anonimoa said…
Oraingoz, ahal izatea espero dudanez, seinalatu dut egutegian 7koa. Hurrengo egunean joan beharrean naiz baina, bariku goizeko hori betetzen saiatuko naz.
pellozabala
At 10:01, Anonimoa said…
Kepa, ez dizut agintzen seguru baina saiatuko naiz joaten.
Tomax.
At 21:40, Anonimoa said…
(Tomax, aspaldiko! Muxu bat. hemen gaude, ahal duguna egiten, pixkanaka-pixkanaka. Zelan zabiltza?)
Aukeratu zuek eguna, nigatik, zuek erabakitzen duzuena ederto. Ostiral goizean egitekoak dauzkat, baina hori aukeratzen baduzue, saiatuko naiz minutu batzuez edo eskapatzen. Dena den, lasai egon nahiko nuke zuekin (ahal den neurrian, denok ditugulako gauzak egiteko, kuntre!), eta beste egun bat bada, agian hobe. Ia, begiratu agendak. Eta zuek, isilpeko bisitariak, ikusiko al zaituztegu, agurtzeko behintzat? ANIMATU! Ni ere joango naiz!! (barrea)
K.
At 21:44, Anonimoa said…
Kepa! Zergatik jarri duzu argazkia?? Ze lotsaaa! Jope, pentsatzen nuen paperontzian edo dimentsio galduren bateko orbitan egongo zela...(barrea) Ai, nire poltso larrosa maitea...bere zerbitzua finki egin zuen jadanik...hori bai dagoela auskalo non...
Aizu, Kepa, Getxoko euskaldunen dokumental horren berria hementxe jartzerik izango al duzu? Agian baten bati interesatuko zaio.
K.
At 17:10, Kepa Diegez said…
Kaixo, guztioi!
Azken unean plan aldaketa. Ostiralean, familia-kontu bat dela-eta BIHAR, abenduak 6, joango naiz Azokara. Inor izango da 11k aldean PLATERUENAN?
At 20:03, Anonimoa said…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
At 21:30, Anonimoa said…
Kepa, azoka amaitzen denean kendu nire azken mezu hori, e? Ez dut nahi inork nitaz ideia okerra hartzea nahi, telefonoa emateagatik, diot. (barrrea)
K.
At 10:40, Kepa Diegez said…
Zure desioak aginduak dira niretzat, K, kar, kar, kar... Ze, azkeenan inorekin topo egin duzu?
Argitaratu iruzkina
<< Home