Idien (b)uztarria

“http://www.gorzow.mm.pl/~bebelebe/Blue%20Moon.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Oraintsu gomutatu naiz kontutxo bati buruz idatzi nahi izan nuela pasa den hilabetearen amaieran ilbetea izan zenean, irailak 26, hain zuzen ere. Iretargi betearen inguruan sarri askotan zirkulu bat eratzen da eta hori dela-eta, hainbat interpretazio islatzen dira gure hizkuntzan. Beraietariko bat da Iñaki Gamindek Leioan jaso duen bitxikeria. Hauxe zioen bertako hiztun batek: "Iretargi an estosu ikusten idin busterries?" (Ilargia han ez duzu ikusten idien buzterriagaz?). Garaiotan idi-uztarria baino are uztargailu handiagoa behar dugu behingo batez bat egin dezagun! Ez gara, ez, uztarri bererako eginak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda