Garriko bizkaitarra



Udagoienak erasan digunez geroztik, hozkirriak eta euriak jo gaituzte etengabe. Atzo, irailak 27, euri zaparrada mardul samarrak izan genituen ateraldiekin lardaskaturik. Horrelako batean azeriak ezkondu ohi zirenekoan, hau da, aldi berean euria eta eguzkia, egundoko ostadarra sortu zitzaigun ortzian. Zorionez, halako une historikoan, Kristinak, gure irakurle nekagaitzetariko batek, autoan zihoala, segurtasun neurri guztiak harturik, barru-barrutik ikusgai dauzkazuen argazkiak hartu zituen. Eskerrik asko, Kristina!

Oharra: Garriko bizkaitarra, jakina, Bizkaiko Leioa eta Mendata herrietan gutxienez erabiltzen da. Hona hemen iturriak:

"Garriko dau te euri in ber deu" (Iñaki Gaminde, Leioa Berbarik Berba")
"Garriko biskáitarra. Aitu selako garríkoak urten daun" (EHHA)






Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ez horregatik, kamara eskura nuen!

Bigarrenean bi ortzadar ikusten dira. Ikusten al dituzue, isilpeko bisitariok?

Eta hori da, Kepa. Autoa geldirik eta emergentzia argiekin!!
Izan ere, errepidean kontuz ibili behar da, dakigun bezala.


K.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda