Autonoa eta setemea

“http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Egutegia/Egutegia2005/09iraila/09iraila.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Irail
izen ofizialduari irizteko dauzkagun izendapenen artetik bi mailegu gailentzen dira ertzetako euskalkietan: bata, setemea, Zuberoa aldean, eta bestea, autonoa, Bizkaiko mendebaldean, Getxon, hain zuzen ere. Azken honek zer pentsatu franko eman dit aspaldion. Itxura denez, zuzen eta artez latinetik bereganatu zuten behinolako hiztun bizkaitarrek eta badirudi ez zuela beste zantzurik utzi, ez Bizkaiko beste hizkera batzuetan, ez gainerako euskalkietan. Latinezko autumnu(m) akusatibotik bide dator eta bertatik datozen beste berba batzuekin gertatzen den bezala, bilakaera fonetikoa ondoko erdaretan bezain handia ez da izan. Adibidez, gaztelaniaz, otoño; galegoz eta portugesez, outono; italieraz, autunno; errumanieraz, toamna; frantsesez, autonne... Horietan guztietan urtaroa izendatzeko, getxoeraz ez bezala. Beraz, erromatartzearen lorratzak aztarna arkeologikoetan ez eze, gure berbetetan ere aurkitzekoak dira.

Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Horrek erakusten deusku ze euskarak (eta ere beste edozein hizkuntzak, eta ere entitatek) noiz kontaktua izan du beste hizkuntzekin -kasu hontan latina- izan du relationerik eta hartuemona.

Orduko hartuemona hartzen da, erezten deutsogu nahiko normala baina gaurregungoa aitzitk, influentziak kin gaztelera, frantzesa edo inglesa hartzen dira barbarismotzat. Txartzat hartzen dira, baina zergatik hori prinzipioz?

Interrelationea ez da kaltegarria prinzipioz baizik da prinzipioz positivoa eta ona.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Arrazoi duzu, Erramun, nire ustez, gehienetan hizkuntza aberastu egiten du.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda