Ostiraleko hilabetea txarra izaten da...

“http://www.joecool.org/senlp.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gaur egun berezi-berezia da. Hori kontuk egiten dute bat: lehenengoa, bagila hastekoa da; baliteke bagil eta babail izenek -ekaina izendatzeko bi izen- jatorri bera edukitzea. Izan ere, erromatarrek ekainaren batean Carna ninfaren omenez jaia ospatzen zuten: Carnaria edo Fabariae Kalendae izeneko jaiak (Baben Kalendak) ziren. Carna ninfa elikagai guztien asimilazioaz arduratzen zen. Baba beltzak beraren jaian erabiltzen zituzten eta uste zuten giza odoletik ateratzen zirela edo giza arima berraragitzen zutela. Baba beltzak hobien gainean ipintzen omen ziren hildakoen espirituen adur txarreko jardueratik libratzeko, eta, Carnaren ohorezko zeremonietan harpia eta banpiroen aurka talisman gisa ere erabiltzen omen ziren. Halaber, grekoek ere erabiltzen omen zituzten baba beltzak. Bagil izenaren beste jatorri bat ebagi aditzean izan liteke, hau da, *ebagi+il, baina, zer ebakitzen da ekainean? Ekar dezagun gogora antzeko izenak martxo eta apirilean ere badirela, epail, hain zuzen ere; bigarren kontua, beste ilargialdi baten hasiera da, ekainaren 1etik (ilbetea) 15era artekoa (ilberria). Antza denez, aurrekoa baino egonkorxeagoa izango da; hirugarrena, ostiralarekin batera hilabetea hastea. Ez omen du, ez, oso itxura onik hilabete honek. Batetik, gaur ez omen da komeni azazkalik ebakitzea, bestetik, gaur jaio-sortuz gero bizitza osorako zorte txarra eta, azkenik, ostiraleko hilabetea txarra izaten da. Ziur asko Murphy ostiralean jaioko zen.... Izu-laborriak jota nago, eskerrak barikuaren atzetik zapatua datorren, osterantzean....

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda