EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/06/04

Ekainean...

http://www.latorretaonline.com/departamentos/geohist/geografia2bat/Tema_03_clima_archivos/image036.jpg


hego haizerik ez
(??). Horrelaxe dio atsotitz batek eta badirudi egindako ikerketek frogatu egiten dutela. Uda-sasoian ibiltzen da gutxien herriko haizea. Zergatik ote da? Antza denez, Azore uharteetako antizikloiak, udan gizaeme eta gizaseme gehienok ez bezala, ez dauka inolako asmorik batetik bestera galapan ibiltzeko. Europara sartu-irten urri egiten bide du. Hori dela-eta gure eguraldia ez da lar beroa izaten udan. Behinola berton aipatu genuenez, Frantziako Meteorologiaren ikerketa batek, Biarritzeko Behatokiko Raoult-ek egindakoak, 1957tik 1969ra bitartean, milakoetan hilabeteka honako banapena ematen du:
Urt.

Ots.

Mar.

Api.

Mai.

Eka.

Uzt.

Abu.

Ira.

Urr.

Az.

Ab.

95

111

113

82

78

54

31

22

71

137

131

75



Beraz, euskal jendakiaren irudipenak huts ez du egiten: abuztuan gutxien ibiltzen da hego haizea, gero uztailean eta azkenik, ekainean. Bejondigula!

10 Comments:

  • At 22:07, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Zein da numeroen unitatea? Euria balitz supposatzen litzateke direla litroak. Hemen berba eginik buruz haizea, zer dira numeroak? Zein da horien unitatea?

     
  • At 09:43, Blogger Kepa Diegez said…

    Milakoetan adierazita omen dago, hau da, mila egunetik, hainbat.

     
  • At 19:51, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Ulertu duket dagoela milesimatan expresatua baina ez gehiago. Zein da horko unitatea? Milesimatak zein da unitatearen zati milarena edo milakoa zein da unitatearen multiplo milakoa?, zeren ez bait da berdin (hauk dira dudak sortu eragiten dituenak purismo lexikal, konzeptualak).

    Zertara dator hori omen hori:

    Milakoetan adierazita omen dago, hau da, mila egunetik, hainbat.

    Milesimetan bai baina zein unitateren milesemetan edo milakoetan gagozkiola haizeari? Unitatea zein da? Eta zer dira milesimak edo milakoak, parte txikitxuak (milesimak) edo handikoteak (milakoak)?

     
  • At 20:07, Blogger Kepa Diegez said…

    Hauxe duzu aipamena:
    "Para la mayoría de los habitantes del País Vasco el viento sur es el viento del otoño. En realidad no hay mes en el que no se manifieste en mayor o menor grado. Un estudio de la Meteorología Nacional Francesa, realizado por RAOULT, del observatorio de Biarritz, basado en los resultados de 549 sondeos de altura durante el período 1957-1969 da la siguiente repartición mensual en tantos por mil:

    En.Fb.Mr.Ab.My.Jn.Jl.Ag.Sp.Oc.NV.DC.

    95 111 113 82 78 54 31 22 71 137 131 75

    Se confirma así la originalidad del otoño con 268 por mil de casos en el bimestre octubre-noviembre frente a sólo el 53 por mil de casos en el bimestre veraniego julio-agosto. El estudio de RAOULT resalta un segundo máximo de frecuencia en febrero-marzo con un 224 por mil de casos, probablemente como consecuencia de la influencia del anticiclón continental de final de invierno.

     
  • At 22:47, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Nik onhartu behar dut, eta dut ere onhartzen, ze oraino ez dut ulertzen hori hon milarena (tanto por mil; zelan esan hori euskaraz? garbi eta ere ulergarri).

    Milarena edo ehunekorena [hainbat milarena, edo, hainbat ehunena (?)] referitzen da beti zeozeri; totalitate bati eta horren respektuz parzialtasun bati, izanik proportione konstante bat edo respektuz ehuni (totalitatea) noiz da porzentaia edo milari (hemen ere totalitatea) noiz da milarena. Esaterako, % 32k daukaz betaurrekoak referitzen da at taldea hon personak talde konkretu batean dituztenak betaurrekoak, berdin -relatione berean- balitz ere milako 320k daukaz betaurrekoak.

    Baina gure kasuan, buruz haizea, ezin ulertu daroadaz numero horiek, ez izanik milakoetan [hainbat milarenetan (?)] eta ezta balira ehunekoetan [hainbat ehunekoetan (?)].

    Norbaitek argitu ahal balu, eskerrak aurretiaz.

     
  • At 15:15, Anonymous Anonimoa said…

    Zenbaki horiek ez daukate unitaterik, probabilitatea direlako. Ondo ulertu badut Kepak itsatsi duena, zera da. Hartu neurketa guztiak (demagun 30 urte direla, beraz, 30*365 egun, gutxi gora behera). Zenbatu hilabete bakoitzean ea zenbat egunetan egon den hego haizea 30 urte horietan, demagun M egun direla ekainean (edo abuztuan edo dena delakoan).

    Zatitu M/30/365. Hori, hego haizeak jotzearen probabilitatea da. Askotan zenbaki txikiak izango direnez, 1000 zenbakiarekin biderkatu:
    PROB=1000*M/365/30

    Eta horiek dira hango zenbakiak, eta ez daukate unitaterik (egunak/egunak=unitaterik ez).

    Argiago dago orain?

     
  • At 17:57, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Bai, relatione batek, relationeek ez dute unitaterik, soil baina referitzen dira zeozeri.

    Halan, an: Bizkaiko 3/4-ak (hiru laurdenak) ez dira sekula egon Danimarkan ez dago unitaterik, soil referitzen da zeozeri, Bizkaiko populationeari.

    Eskerrak explikationea gatik, anonymo. Edozelan ere behar zen explikationea behintzat gehienontzat, behintzat niretzat. Nik bi bider behar izan dut irakurri atentuki.

     
  • At 18:15, Blogger Kepa Diegez said…

    Eskerrik asko "Anonymus"! Nor zara?
    Nik zuk bezalaxe ulertu dut, hau da, ekaineko 1000 egunetik 54tan daude jasota hego haize egunak, beraz,%5,4 ezta?

     
  • At 23:38, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Segurua da ezen dagoenak sarturik mundu konkretu hortan ez du beharko explikatione handirik interpretatzeko numerook, baina bai -nik uste- denak persona normal sartu gabea arlo konkretu hortan. Nik eskertzen dut "anonymo"-ri bere laguntza zeinaz gabe ez nukeen ulertuko ulertu dudana.

    Bestetik, ez nago seguru ea ote dira razonamentu edo kalkulu edo interpretatione mathematiko igualak hak hon anonymoa eta hon Kepa. Ze batetik esaterako periodoan tik 1957 harik 1969 non dago 12 urte edo 12*365 = 4380 egun, ez dagoz 1000 egun baizik 4380. Esan nahi dut ze ba dirudi ze kalkulu bideak dira differente, zeozerk huts eginten duela, beharbada nik.

    Baina behar zuen edo bigunago zukeen explikationerik behintzat gehienontzat argitzeko zeozer edo zeozertxu.

     
  • At 23:52, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Barkatu, bai ba liteke datuak izatea emanak respektuz 1000 egun nahiz-eta kalkulua egon egina esaterako 4380 egun edo 12 urte, periodoa tik 1957 harik 1969. Esaterako ematen ohi dira porzentaiak hon esaterako italianoak daudenak divorziaturik' ez izanik multzoa ehun personetakoa baizik milaka askorena. Da extrapolatzen, oker ez banago.

    Bai, eskusatzen naiz. Eskerrak guzioi.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------