EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/06/21

Eguzkia geldi

http://www.astroblogs.nl/wp-content/uploads/2006/12/midwintersuncrpdsml.jpg

Horixe adierazten du latinetik datorren solstizio berbak, solstitium -sol sistere-. Antzinako herriek uste zuten eguzkia gelditu egiten zela ortzian, higige eta ibilge, bertan lotan geratu nahi izango balu bezala. Izan ere, gaur eguzkia goizeko 06.43an sortu eta 21.49an gordeko da. Guztira, 15 ordu eta 6 minutu jaun eta jabe, nahiz une honetan zerura begiratuz gero, nekez ikus zenezakete gure EƱaut. Bi berba ibiltzen dira harat-honat solstizioaren adierazlea azaldu nahian: udaburu eta udamuga. Hala eta guztiz ere, biok ez dute islatzen latinezko terminoari darion kutsu magikoa. Ederra da pentsatzea ekia ordu batzuetan ortzian gelditzen zela, jakina, bera ez da sekula mugitzen eta Lurra bai, baina eguzkia higitu eta Lurra geldirik dagoela pentsatzen jarraitzen dugu... Udako solstizioa Euskal Herrian, akelarre baten bidez ospatzen omen zuten. Akelarrea ez zen urtero egun berean egiten; udaburu gauetik hurbilen dagoen ilbeteko gauean baino. Hortaz, aurten, ekainaren 30ean izan behar litzateke, orduantxe delako ilbetea. Mari, gure jainkosa nagusia gurtzen omen zen. Jendea inguruko haitzulo batera biltzen zen eta ospakizuna andrerik zaharrenak eramaten zuen, hau da, egungo apaizen rola betetzen zuten. Gainera andre horiek mundu honetakoak ez diren pertsonen botere eta dohain ahaltsuak zeuzkatelako ustea zuten.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------