Azkenaldian belatz haizea duela dirudi

Belatz hegaztiaren inguruko argibideak irakurtzen ari nintzelarik, esamolde ezin jatorragoarekin egin dut topo tupustean. Badakizue zer den belatz, ezta? "Falkonidoen familiako eta Falco generoko hegazti falkoniforme harraparien izen arrunta, hegoak zorrotzak eta isatsa luzea dituena" Eta haizea zer den ere badakizue, ezta? Bada, bien arteko elkarketa interesgarria da oso. Izan ere, "mutil horrek belatz haizea duela" badiogu, idiskotu samarturik dagoela emango dugu aditzera, hots, "bero-bero eginda" dagoela, edo. Horra hor, esamolde antropotrologikoa !!
Iruzkinak