Lazgarria izan da pasa den ostiralean Baztan eta Lapurdi aldean gertaturikoa euri-erauntsiaren ondorioz. Hori txikizioa egin duena euri-jasak! Nahiz Nafarroako iparraldean ekaitz latz samarrak izango ote ziren susmoa zegoen egon, ez zen inondik inora pentsatzen horrenbesteraino ailegatuko zenik. Mariano Izetak bere Baztango Hiztegian dakarrenez,
anbateko uri-erauntsie in daku, uri-erauntsi bortitze. Eta berari ederto egokitzen zaion beste esapide bat ere:
ekaiztiek kalte aundiek in tu. Au basaka. Haren arabera,
basaka "euria ari duen eta haize bortitza dabilen unea: ekaitza". Horren guztiaren ondorioz errekasto eta ibaien ur-igotzeak,
urarangelak,
baztandar guziak izitu tu. Auzolanean lehengoratuko ahal dute oro!
Iruzkinak
Berez, visualki irakurtzerakoan hobeki konprenitu ahal izateko, hobe dateke beriztea hitzak ze bestela ez zaioke hartzen usainik ere batzutan. Nik nahiago ur arangela nola esan bait dut, baina da soil neure sentimendua, zerbait hala ere razonatua.
Honekin markatu nahi dut importantzia izugarria hon orthographia eta horren exponente visuala zeren irakurtzen bait dugu begiekin.
uholdeak ere Senpere ukitu du, Henri Duhauk diostan bezala, baita beren etxea ere.
(Espero dezagun asurantza etxeak ondo portatzea herriarekin!)
Ondo segi,
K.