Marmoka

Ez, ez dago oker izenburua, baten batek kontrakoa pentsatzen badu ere. Zer arraiok egiten du txitean-pitean gure hondartzetara hurbiltzen den itsasoko animaliatxo honek? (Hidrozoo eta eszifozooen forma igerilari askea, normalean itsastarra eta ugalketa sexuala burutzen duena. Bere gorputza katilu-formakoa eta ia gardena da, ahoa azpialdean dago eta zelula erresumingarriz hornitutako garro hedagarriak dauzka ertzetan) Bada, ez, ez da hori, irakurle maitea. Oraingoan gure arotiztegian bila eta bila aritu ondoren, berba interesgarri eta liluragarririk non agertuko, Azkueren Hiztegian marmoka berbaren berri eman nahi dizuet. Zer ote da? Bada, Azkueren arabera, tiempo anormal, hau da, "ezohiko eguraldia", edo, azkenaldi honetan bizi gaituena, alegia.
5 Comments:
At 18:01,
Anonimoa said…
Kuriosoa, Kepa, non bildu zuen Azkuek, sarrera oso eman ahal duzu? Beste nonbait topatu al duzu?
K.
At 19:07,
Kepa Diegez said…
Kaixo, Kristina:
bada,ez, ez dut beste inon ere topatu. Hauxe dakar Azkuek:
1.(B-i), tiempo anormal, temps anormal.
2.
3.(B-i), abatido de calor, accablé de chaleur.
Hirugarren adiera hori bitxia ere bada, ezta?
At 21:34,
Erramun Gerrikagoitia said…
Zein da bigarren adierea? Zergatik ez da agertzen ezer bigarren hortan?
At 11:16,
Kepa Diegez said…
Azalduta dago testu eta argazkiarekin.
At 23:06,
Erramun Gerrikagoitia said…
Bai, arrazoia. Ez naiz konturatu ze explikaturik zegoela. Nola hutsunea ikusi nuen uste nuen falta zela.
Bai, argi dago.
Argitaratu iruzkina
<< Home