Hendes(a)

"Ezinago hendes ükhen dügü azken egün horietan, eta haatik, lanak gibel baratzen"
Eskualduna, 1913-05-23
Beraz, aro zakarra, gozakaitza.
2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.
6 Comments:
At 21:27,
Anonimoa said…
Kepa: irrikitan naukazu hitz horrekin, ezaguna egiten zait,... baina non ikusi dut nik lehen aldiz? "Déjà vu"-a izan dut hitz honekin (azkenaldian batzuk bizi izan ditut, eguraldiagatik, agian). Beste nonbait topatu al duzu? Zein izango litzateke bere etimologia edo bere balizko ibilbidea euskaran?
Mendebalde.com-en aste honetan Bilbo Zuberoako euskaraz mintzatuko dira (ea oraindik izena emateko aukera dudan!), agian hortxe jakingo al dute B. Coyos-ek, T. Peillen-ek eta bestek, ezta?
Hemen duzue esteka:
http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?cod=2003&nombre=2003
Tomax: eutsi! Aizu: nora joan dira erleak? Pixka bat bakarrik sentitzen gara haiek gabe. Zein da zure ustea?
Bikain segi,
K.
At 21:36,
Anonimoa said…
Arrazoia duzu, Kepa, asteburu euritsua izan dugu, gainera, zerua erabat estalia, "mutuia". Pena da horrenbeste denbora horrelako ekitaldi bat prestatzen egon eta gero..., arraio! Dena den, ondo pasatu nahi bada, eguraldiak berdin dio, ezta?
(eta ni, etxean, goxo-goxo, baina alerjiak jota!)
Oi Pello Pello, aspaldian ez zaitugu irakurtzen, zer berri duzue Arantzazuko lurraldean?
K.
At 22:13,
Anonimoa said…
Aber entseiatxo bat. Beste bat. Ea oraingoan sartzen nazen. Nik irakurten zaituztet denok.
At 22:19,
Anonimoa said…
Aupa zuek denok! Zorion denoi!
Ikusirik sartu nazela, hemen naz, aspaldiko partez.
Jarraitu zaituet: ez naz ahaztuta egon. Aprobarik egin dot: aspaldian bost bider bai. Eta ezin asmatu zelan sartu!
Ba, hemen ezin nuenez, Berriako blogean ia egunero zeozer hantxe idazten. Eguraldiaz eta atsotitzetaz bezala beste hainbat kontutaz. Hemen ikasi nuena, blogarekin afiziñoa hartu nebanez, orain bestean, Mendiko Behatokian, kontutxuak esanez.
Bueno, gaurko diosalak balixo dau. Hemen izango nauzue.
pellozabala
At 23:22,
Kepa Diegez said…
Gai onik, Kristina ta Pello! Aspaldiko, Pello! Nire blogarekin berriz ere adiskidetu haiz, ala? Ongi berretorri!
Kristina, nik aipu hori baino ez daukat. Bihar Orotarikoan begiratzen saiatuko naiz ea zeozer dakarren. Hitz bitxia, alafede!
At 12:52,
Kepa Diegez said…
Hauxe dakar Orotarikoak:
endes(B,S; Foix ap. Lh, VocB). Ref.: A; Lrq; Izeta BHizt (endesa) "persona desaliñada" A. v. enas. Zein endesa zaren. Izeta BHizt. Libertimentü endesak bazterrialat ezaririk. Herr 18-1-1962, 3 (DRA traduce "sucio, deshonesto").
hendea. Mal tiempo (Es muy posible que se trate de la misma que la anterior). Eta atzoko aipua.
Beraz, badirudi (h)endesa dela berba eta Baztan aldean bizirik dagoela. Guk arropa dela-eta, "saskela" esango genuke, baina "eguraldi / aro zantarra".
Argitaratu iruzkina
<< Home