EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/03/21

Urtean bi udaberri ezin!

http://www.rtbf.be/stellent/groups/jsp/documents/imagephototheque/066449.jpg

Herri iruditeriak ez ohi du huts egiten. Neguak erresumindurik "udaberriturik" bizi izanda danbatekoa eman eta ihes-ospa egin digu. Udaberriak, ordea, neguaren ernegua ikusita, zer gerta ere, neguaren mozorroa jantzi eta beraren planta eginda hasi ez zaigu, bada! Zer esango ote zioten elkarri gordean eta isilpean? Hi, nire lana egin beharko dun, ze, nik ezin izan dinat, edo antzekorik. Gauzak horrela, garbi asko dugu urtean ezin izan daitezkeela bi udaberri. Atsotitzak, sikiera, horrelaxe dio: urtean bi udaberri ezin! Beraz, hortaz, horrenbestez eta halanda ze, euskaldun gizakiaren buru-iruditeriak asmatuz gero, gaur bertan abian jarri den bedats hau erasan digun negutea baino hotz samarragoa izan behar litzateke, izan ere! Beteko denetz, ekainean jakingo dugu, bien bitartean, ekaizpean goza dezagun zerua buruaren gainera jausiko ez zaigun arren. Abisatzen duena abisatzailea denez gero, akordatzen zarete zer izkiriatu genuen otsaileko post batean, ezta? Otsaila eztiegi, primadera xirxilegi.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------