Eguraldi basa


Hori asteakabu galanta izan duguna! A ze zelako asteburua! Izu-ikaragarria, benetan! Haizete eta euriteen ondorioz, eguratsa garbi baino garbiago geratu delarik, abagune ezin hobea izan dugu gozatzeko. "Bero hotza" maite dut. Ez dut zalantza izpirik ere. Egun oskarbiak, eguzkitan egonda, freskura igartzen den egun horietakoak, sano-sanoak... berealdiko giroa egon da astebukaeran, bai, alafede! Noiztxo arte iraungo digu aro dotore honek? Ba, badirudi asteon eutsiko diola, hortaz, badakizue, aprobetxatu eta profitatu, ze, hurrengo ilberriarekin bateratsu eta primadera ate joka dugula, blast!, aroak negurantz egin eta Ipar Poloko hartz zuriek erasango bide digute errukirik gabe. Ah! Eguraldi basa Baztan aldeko berba duzue aro bikaina adierazteko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...