Andrearen irudia euskal arotiztegian

“http://lettres.ac-rouen.fr/francais/romantik/themes/femme.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Goya. "Emakume gaiztoa"

Ez da bost xentimoko gaia, ez. Izan ere, emakumezkoa aroaren gaineko atsotitzetan azaltzen den bakoitzean, ez da inondik inora sumatzen ustezko "matriarkalismo" hori. Beraren irudia negatibo samarra izaten da, behialako gizarte matxistaren isla nabaria (ala oraingoa ere bai?). Euskal andreak aratza eta maratza izan behar du eta gainera, otzana, gizonezkoaren menpeko. Hori guztiori antzematen zaio atsotitz ugaritan inondik ere. Horiek gure kulturaren isla ezin gardenagoak dira eta euskal gizakiaren (jakina, gizakia, "gizona" da) pentsamoldearen berri ematen digute, argi eta garbi. Hona hemen martxoa eta andrazkoa uztartzen dituen esaera zahar horietariko bat: Obro iraiten du barridean emazte gaiztoak ezik martxokoan elurrak. Ez dago dudarik, emazte gaiztoak gehiago irauten du auzoan martxoko elurrak baino. Hortaz, martxoan elurra egiten duenero, berehala urtu egiten bide da, ez da iraunkorra; emazte gaiztoa, bai, iraunkorra bide da. Emakume gizagaixoak! Beraz, kontuz ibili! Izan ere, San Jose egunaren inguruan elurtetxoa omen datorkigukeen arren, segituan lurmenduko bide du eta emakume gaiztoak gaiztakeriak egiten jardungo bide du zuen auzoetan.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Emakume kontuez ari zarela, pasatu berria da martxoaren 8a. Egun hartan zain egon nintzen ea irratiren batean norbaiti akordatzen zitzaion badela disko eder bat Maite Idirinek aspaldi egina "Ahizpatasuna" izena daramana, titulu bereko kanta polit batekin. Ez nuen zorterik izan.

Tomax.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Tomax: zer berri?
Ahal baduzu, pasaidazu diska hori eni, entzun nahiko nuke-eta.


Kristina.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ildo beretik hauxe duzue sarean.com-en:

http://www.sarean.com/sarean/844

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda