Zurrunbiloak deslai, jira-biraka

http://www.allevamento-bobtail.it/immonica/gruppo2.jpg


Horixe ekarri digu otsaileko lehenengo ilbeteak: Azore uharteetako antizikloia uxatu edo ostera ere oporretan bidalirik, Atlantiko aldeko zurrunbiloak (borraskak) han-hemenka loka dabilzkigu batetik bestera, zeharka-meharka, Ganguren-Manguren, ezelango kontrolik gabe. Ez dago kristaurik beraien norabiderik asmatzeko gauza denik, ez horixe! Zeharo aldakor dugu eguraldia. Goitik, erditik, behetik sartzen zaizkigu tai gabe, gupida barik, inolako errukirik eduki ezinik, eta ondorioak nabarmenak dira: basotxo bat sagardo edan orduko azaldu, ospa egin eta non hazka eginarekin uzten gaituzte, ahoa bete ho(r)tz. Hori dela-eta, zezeil zorabiagarriari datxekion ospe eta itzala areagotuz doakigu: orain, haizea, gero euritxoa, gerora bare, geroxeago eguzki zuria.... Tira, gogait ez eragiterainoko moduko aro lilura-xarmangarria! Atsotitzek ez digute inolaz ere arpa jotzen: Zezeilak txakur aurpegia eta zikin atzea.



Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Jo, Kepa! Nondik ateratzen dituzu argazki xelebre hauek?


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ezkerrekoa emea izanen da, beharbada, arroxa kolorezko sokaz kopetan lotu dioten adats horrengatik. Baina jabeak honetan aski kapritxosoak dira, nork daki!Dena den, nahiko argazke xelebrea, bigarren otsailari ederki ematen diona! (barrea)


Kristina.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, berriz, Kristina:
argazkiak? Ba, kasu honetan, interneten arakatze lan sakona eginda. Xelebreena hartu eta lapurtu(ahapeka)

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda