A ze nolako zotalegunak!

http://static.flickr.com/55/127563285_4a0fc3db45_m.jpg

Adituak lehia estu-estuan dabiltza egunotan 2007. urtea beroena izango ote den: batzuek, baietz, besteek ezetz... Datuetan oinarritzen badira ere, epe luzeko iragarpenek kale egiten dute maiz. Met Office-k zera dio: 2007 is likely to be the warmest year on record globally... eta INM-k, ostera: Meteorología duda que 2007 vaya aser el año más caluroso de la historia reciente... Nori sinetsi? Honezkero jakingo duzuenez, urtarrilaren lehenengo hamabi egunak Zotalegunak ditugu, hots, lehenengo eguneko aroa urtarrilari dagokio, bigarrena otsailari eta abar. Oker ez banago, urtatsean euria izan zen eta itxura denez, "antizikloi-txapela" lagun, nekez egingo du askoz euri gehiago urtarrilean... Hurrengo egunetan zipriztindu gaituen aroa urte osoan errepikatuz gero... Ai, ama! Nik neure esperantza 19ko ilberrian ezarri dut, ea bera lagun darauntson euria, osterantzean hamaika exarte jasateko jaioak izango gara! Berba hori Azkuek jaso zuen bere hiztegian eta Erronkarin erabiltzen omen zuten. Euskalki guztietan makinatxo bat hitz dauzkagu fenomeno bera izendatzeko, hortaz, egoera hau ez zen hain ezezaguna izango antzina. Izena duen guztia omen da...

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Nire aldetik bi galdera lexikal.

Batetik galdetu ea zer da lexikalki hori zotalegunak ze ulertzen dut bigarren partea eze zer da egunak baina ez lehenengoa. Gainera ba dagoke inor gehiagorik hori ez dakiena aparte ni.

Bagarrena, galdetu zer da hori exarte hori ze nahiz-eta esaten duzu Kepa ze "Berba hori Azkuek jaso zuen bere hiztegian eta Erronkarin erabiltzen omen zuten" ez duzu esaten zer nahi duen esan.

Argibiderik balego bientzat eskerrak aitzinetik.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Erramun! Zelan Hellas aldean?
Zure galderei erantzunez, "Zotalegunak"
Urtarrileko lehen hamabi egunetako bakoitza. Antzina, urteko hamabi hilabeteren ordezkaritzat hartu ohi ziren eta egun bakoitzean egiten zuen eguraldia zegokion hilabetean nagusitzen zela uste zen. Jatorria dela-eta, baliteke latinezko "sors-" hitzarekin zerikusia izatea, izan ere, "Sortelegunak" terminoa ere erabili izan da.
Bigarrenari dagokionez, "exarte" "iharte" da, hots, "lehortea".
Ondo izan.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, ni hemen Helladan edo Helladean ederto baina horra itzultzeko gogo handiaz. Etzidamu gauean hor nagoke, berriro baina ez luzaroko.

Diozu buruz zotalegunak ze etorri ahal da tik "sors" ze esan izan da ere "sortelegunak". Berdin al dira "sors" eta "sort"? Ala ote da zure "sors" hori huts mekhanographiko bat ordez "sort"? Esan nahi bait da "sortegunak" edo "sortzeko edo hasierako egunak"? Nik ba dakit ze existitzen dela zotal hitza, behintzat zuberoan non eztakit zein txirulariren izengoitia zen Zotal. Handik, Zuberoatik, konfirmatu edo gezurtatu beharko luke norbaitek baldin hango nehork irakur baleza hau bloga eta nahi balu erantzun.

Edozelan ere, izanik edozein esannahia, hobetzat hartzen dut ulertzeko hobeto' izkiriatzea "zotal egunak" ordez "zotalegunak". Zuk zer diozu hortaz, Kepa?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zotalegunetan uste handia izan da euskal herri askotan. Izen deiturek eurek diote: Sortelegun, zotalegun, ilegun, igarregun... hoiek denak erabili izan dira bai iparraldean (zothalegun) nola hegoaldean. Zotal, bere horretan, egun erantsia gabe, 'dia augural' itzultzen du Orotarikoak. Eta 'cabañuelas', normalean abuztukoak hartzen badira ere, "abuztuak bezala urtarrilekoak" dio Ibon Sarasolak Zehazki hiztegian, eta 'hilegunak' eta 'zotal egunak' itzultzen du.
pellozabala
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zotal hitzak berak bere hortan, erantsi gabe eguna (zotaleguna edo zotal eguna), esan nahi omen du segun hiztegi Orotarikoak "dia aurural" baina nik nioke ze beharko duela izan izatekotan soil "augural" zeren hor ez dago nehon "dia"-rik [hor ikusi ahal dugu gure hiztegien qualitatea!]. Izatekotan ere izango litzateke zotal eguna edo zotaleguna dela dia augural, baina ez zotal dela dia augural.

Batetik da gainera erabiltzea zotal egunak signifikativoki nola iragar egunak eta besterik da edo date ze zotal hitzaren esannahia da eragarri.

Beraz oraino ez dakit zer da zotal lexikalki. Beharko luke zeozer argitu eta justifikatu hak jn Ibon Sarasola akademikoak edo beste norbaitek.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Etimologia oso eremu labana da eta txitean-pitean zaila izaten da asmatzen. Latinez badugu "sors-sortis",hortik gaztelaniaz, "suerte", "sortilegio", frantsesez "sorciere", euskaraz, "sorgina"(¿?), "zorte"... Zotalegun eta Sortelegun bikotea dugu, beraz, agian, jatorri berekoak izan litezke.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Seguru ze etymologia, nola beste edozein arlo, dela oso labana eta txitean-pitean izaten dela zaila asmatzea. Hori ez du nehor diskutituko ezein arlotan, baina kharakteristika hori ez da exklusivoa hon etymologia, zeren etymologian ere ba dira gauza erraz eta klaruak nola beste arlo batzutan, esaterako zezenplaza hitzaren etymologia da sano erraza baina ba dira beste batzuk, esaterako beharbada hau zotal delako horrena, non ez dakigu eta ez dugu ezagutzen horren etymologia. Baina horrek ez gaitu ikaratu behar, hortarako dago hermeneutikea edo bilatzea baldin bada ere duden artean.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda