EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/01/22

Hasteko, euria lurrak hartu ahala

http://www.ied.edu.hk/apcelsq/new/watercolor05/view_jpg/Z%2027.jpg
Azkenean, pasa den asteaz geroztik ikusi eta susmatu izan ditugun aro iragarpenak gaurdanik hasiak dira betetzen. Ez du gozo ari, ez, garratz-garratz dihardu lurrari darion egarria ase nahian, hau da, lurrak hartu ahala daragoio euriak. Egarriak ebakita egon da gure lurra, arrailduta zenbait bazterretan eta hori dela-eta sarkaran darauntso, lurra busti-busti egiten duten horietarikoa, alegia. Euri hori arian-arian elur bestelakotuz joango bide da gero eta beherago eta baliteke bihartik gora itsas hegia zuriz janztea. Zurituko al du!

1 Comments:

  • At 19:48, Anonymous Anonimoa said…

    Bejondeigula!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------