EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko herri-gunea.

2006/12/20

Ilea moztu eta arbolak inausi ilberrian

http://www.labarradyr.com.ar/ago05/Imagenes/fotos/peluqueria-piegari.jpg

Gaurko gaua une ezin egokiagoa duzue gaiztakeriaren bat egitekotan bazabiltzate... Izan ere, ilberriari ortziaren lainotasuna gehitzen badiogu..., dzast, ikustezinak izango zarete. Beltzez jantzi eta inork ere ez zaituzte ikusiko. Osterantzean, beste bi plan aurkezten dizkizuet: bata, ilea moztu eta bestea, inguruko arbolak inausi. Ilea gauerdian moztea komeni omen da eta horretarako badakit Portugalete aldean ileapaindegi bat ilberri eta ilbeteko gauetan irekitzen dutela. Bitxia, ezta? Beste horrelakorik ezagutzen duzue? Arbolak inausteari dagokionez, kima ezazue hurbilen duzuena, horrela sendo eta lerdenago haziko da, batere dudarik gabe! Lehengoan genioenez, abenduko ilberri honek haize-aldaketa ekarri digu. Candido Izagirrek Oñati aldean bildu zuenez, haize rusoa: Viento muy frío de la cruz de Aloña hacia Zelaizabal. Orduko gerra "hotza"-ren eragina ote?


8 Comments:

  • At 17:34, Anonymous Anonimoa said…

    Jendeari gaiztakerietarako ideiak ematen hasiz gero, pare bat-edo bururatzen zaizkit....(barreak)

    Gotzonen artikulua zerrendan dudala uste dut, Txillardegiren omenaldian atera zen, ezta?

    Agian Bilbon elkar ikusiko dugu bihar gure Tomaxen eguna da-eta, zorionak, Tomax!

    Kristina.

     
  • At 19:36, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa, Kristina, bota, bota ideiak...kar,kar,kar... Lantzean behin, umore apur bat behar dugu, ezta? Ni bihar Bilbon izango nauzu ikasle batzuekin talo errearen dastatzaile nekaezin...ea egiten dugun topo! Bertan ipini dizut artikuluaren helbidea errazago irakurtzekotan, nahi izanez gero.
    Tomax, urte askotarako!!

     
  • At 13:40, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Izan dezazuela blog hontako inguruko guziok, idazleak Kepak eta erakurleak, Gobon Jai zoriontsuak. [Ez da huts bat hori dezazuela edo ditzazuela.]

    Ni, bihar barikua, ba noa Greziara han egoteko hiru aste. Handik ere konsultatuko dut lantzean behin bloga.

    Zorionak guzioi.

     
  • At 16:11, Anonymous Anonimoa said…

    Hemen Tomax.

    Urteko errenta pagatzera jaisten omen ziren Santo Tomasez baserritar maizterrak kalera, Donostia inguruan behintzat. Nagusiak -hori nagusi "guai"ek egingo zuten, izango ziren beste batzuk lehorragoak- maizterrari ordainetan hamaiketakoa ematen omen zion. Horra, txorixua ta ogiya, Santo Tomasko periya. Eguberrien aurreko lehenbiziko mozkorraldia ere bai, lehenago behintzat, ikasle askorentzako.

    Mila esker zorionengatik. Hemen nago ni haizeari beha, ea neguko tenporek zer dioskuten. Orain arte, ez diet tankera handirik hartu. Pello Zabalak Arantzazutik ondorengo hilabeteetarako berri onak (edo txarrak) esan bitartean, Googlen eman dut paseotxoa eta esaldi honekin egin topo:
    "S'il gèle à la Saint Thomas
    Il gèlera encore trois mois".
    http://perso.orange.fr/proverbes/saint.htm#t

    Santo Tomasez izotza,
    negua ez da izango motza.

    Tomax.

     
  • At 16:31, Anonymous Anonimoa said…

    Bake eta On! goiko lauroi! Eta Gabon zorion, Erramun aurreratu bada ere. Ordupare bat lehenago Grezia aldean, gutxienez.

    Ule kontuak eta azazkalenak, halaxe izan dira gure inguru hauetan.Horrekin batera, baita be, ez martizen eta ez bariku (hauen arrazoia ilargitik aparte dabil.. nire ustez izan daiteke, biak ala biak, arrosarioa errezatzeko orduan Jesusen Nekaldiko misterio edo gogoetak zituztenak, eta beraz, debozio berezi apartekoa zutenak) baina, pentsetan dot kontu horiek orain askoz hobeki aztertuak daudela, eta klarki ageri dira egun egokienak, bai ule-azazkal-depilatze eta beste lan baserrikoendako, denak ere oso ongi pareta, "Calendario Lunar 2007" (Para el huerto y el jardín ecológicos y para tu salud) dio azalean. Hau Manresan ateratzen dute, baina salgai dago hainbat tokitan. Nik Elkar megadendan erosi dut, baina beste belar-denda eta horrelakoetan ere topatu izan dut beste hainbat urtetan. Tomax, Erramun, Kepa eta ni neu ez dut uste depilatze kontuetan eta, ibili beharrean izango garenik, baina Kristinari igoal komeni zaio egun berezienen berri jakitea. Nolanahi ere, ule eta azazkal, oso ongi ekarri ohi du, zein diren egun ziurrenak, eta ez dira beti ilbeherakoak. Hurrengo egokienak, adibidez, urtarrileko 5, 6an goizean bakarrik, arratsean gatxa da ulea ebagitea, 7a eta 8an goiza. Otsailean, 1-2-3-4-5 egun horiek. Bueno, biziki gomendatzen dizuet. Eta Tomaxi, gerturago harrapatuko banu, mihura xarbattiki bat oparituko nioke, bere egun hau izanik, mihura oparitzeko aproposa. Zorion guztioi!
    pellozabala

     
  • At 19:18, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Zelan diren gauzak Pello ze izkiriatu duzu hemen referentzia eginez zure blogean idatziari ze nik izango ditut Gabonak "ordupare bat lehenago Grezia aldean, gutxienez". Ba, bai gutienez ordupare bat edo gehiago baldin izango balitz kontrolatua eguzki orduz edo ordu naturalez, baina erloju orduz -ordu offizialean- bakarrik dago ordu bateko differentzia artean Nafarroa (Euskal Herria) eta Grezia.

    Halan da ze, ba dakit nola Qatar-en ere non egona nago urrian eginik avioiko eskalea han lo egiteko hotelean, zein bait dago Golko Persikoan esan nahi bait da urrun este aldera tik Grezia, dagoela ordu offizial berbera dagoena Grezian.

    Beraz offizialki ordu bateko differentzia baino ez dago artean Galizia (Finisterreko kaboa) eta Peninsula Persikoko ekialdea (Golfo Persikoa). Harrigarria baina egia. Seguru hortarako ba dagozke mila arrazoi: politiko, ekonomiko, kultural, ... eta beste. Baita ere Turkiako eta Greziako orduak dira igualak offizialki, atera kontuak zer distantzia dagoen artean Greziako oestea eta Turkiako estea, kasu emanez parallelo terrestre horizontalei.

     
  • At 10:16, Anonymous Anonimoa said…

    Ez dakit Zabalak aipatu duen egutegi hori nekazaritza biodinamikoa egiten dutenek darabiltena bera ote den. Hala balitz, nahikoa mareagarria iruditzen zait: gauza bakoitza ilberrian edo ilbeheran egin beharraz gain, egunak eta orduak seinalatzen ditu... Baratzerako konplikatuegia iruditu zitzaidan, eta ilea mozteko ez dit asko errezten kontua: "Hi, Julian, emaidak txanda urtarrilaren 5erako hire pelukerian, baina eguerdiko 12ak baino lehen, e?".

    Mihurarena aldiz kuriosoa da. Mirarizko landarea izan antzinakoentzako eta gaur ere kantzerraren kontrako mirarizko landare izaten segitzen du. Idatz ezazue Googlen "viscum alba cancer" eta ikusi zenbat informazio dabilen. Erabiltzen duenen bat ezagutzen dut. Egia esan, emaitza onak baldin baditu, merezi luke mihura urrezko igitaiez moztea...

    Tomax.

     
  • At 20:11, Anonymous Anonimoa said…

    Zenbat ikasten ari naizen zuekin, langileok!

    “Santo (edo San?) Tomax edota Tomax Deunaren egunean, euskolabela ere zeruetan”; pastel bat erosteko lehen ilaran jarri, eta 9 eurotan bizpahiru zerbitzatu eta gero, ez digute ba, esaten, 10 eurotan!! Joan ginen, eta ondoko mahaian (!), hura bezain goxoa izaten ari den beste bat erosi genuen, “merkeago” -ez da, ez, merke, baina…-. Giroa da garrantzitsuena, ezta?

    Nik ere bildu dut arbolak –eta uste dut baita zenbait belar-mota ere– inautsi ohi direla ilberriarekin, eta gauez ere ateratzen zenik bazela! Izan ere, Kepak agian badaki, ez du garrantzi guti ilargiak egurra eta zurarekin; gure lehengo zaharrek kasu egiten zioten-eta “gorapena” eta “beherapenei”, egurrek eta zurek –kasuan kasukoek– beren lana egin zezaten ahalik eta finen. Tresna berezi bat ere erabiltzen zuten zenbaitek eginkizun horretan, eta baziren abilezia handiko auzoak ere. Zuek zerbait gehiago dakizue honetaz?

    Bai, Peio, emaztekiok piska bat gehiago dakigu -tradizionalki, bederen- zuek baino kontu hauetaz guztiaz, baina jakin beharko zenuke-TE, gizonak, ez dela emaztekion afera bakarrik, izan ere, osasuna eta higienea denok zaintzen dugu, ezta? Geure buruarekin hobeto egoten ere laguntzen gaituzte (denoi) apainketa kontuek. Gainera, aspalditik moda-modan daude-ta! Edo kirolan, kirolariek ere egiten dituzte, kirola egin behar da. Ez zarete ausartzen agian...Lotsati bazarete, badakizue, gauez inguratu ileapaindegira…(barrea) –gogoan dut nolako lotsa dioten ezagutu ditudan gizon adineko batzuek “emakumeontzako” ileapaindegietara sartzeko–. Etnomet-eko emazteki bakarra ez naizela badakit, xokoren batean irakurri dudan bezala, baina idazterakoan gizonez inguraturik nago...Eta horrenbeste “neska muxugorriekin” ez fidatu eta halakoak, zer dela-eta? Mmmm...tira ba, tira ba. Jakin ezazue, emakumeon defentsa sutsua eginen dudala, ez egin zalantzarik. Bide batez, hara non hemendik proposamen bat egiten dizuedan: Googlean idatzi “Un feminismo que también existe”, irakurri manifestua, eta ondoren, sinatu. Argibide gehiago daude ARGIA astekariko azaroaren 26ko 2064. alean, 58. orrialdean, Miren Lourdes Oñederrak idatziriko testuan, ni haren eskutik heldu naiz.

    Ia ba, lanera itzuliko naiz…Eguberri on denoi, eta izan ondo bidaian, Erramun!


    Kristina.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------