EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/11/09

Mila esker!

“http://www.tecnofin.com.mx/cleoflor/assets/product_images/SMALL/EL%20AGRADECIMIENTO.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Pasa den asteko asteazkenean, azaroak 1, EtnoMetek bigarren urtea bete zuen. Orduko traganarrutik hona zenbatgura kontu jazo dira. Dagoeneko oinez nahiko ondo gabiltza eta berbetaren hasieran bagaude ere, geure kabuz moldatzen hasiak gara. Ohiko eskerronak aipaturik, esan behar dut zuongatik izango ez balitz, egiten dudan ahalegina alferrikakoa izango litzatekeela. Ez-dakit-nola, baina irakurtzen duzun artikuluxka hau 276.a duzu. Idazten oso ohiturik ez nagoen honentzat sekulako marka da. Eskerrik asko, benetan! EtnoMetek eraginik ote daukan neurtzekotan eta ni neu idaztera bultzatzekotan, tramankulutxo bat ezarri nuen blogean joandako maiatzean. Orain arteko estatistikak honako hauek dituzue:


Gaur Atzo 7 egun
30 egun
l
Bisitariak, guztira
12 38 174 619
Bisitari berriak 7 25 126 442
Itzulitako bisitariak 5 13 48 177
Kargaturiko orriak
17 51 277 1208


Ni neu, benetan, itzel pozik nago. Mila esker anitz guztioi eta animatu komentarioak egitera!!

10 Comments:

  • At 16:26, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Nire kommentarioa Kepa. Izkiriatzen duzu hau:

    Orduko traganarrutik hona zenbatgura ...

    Zer esan nahi du horrek traganarru berbeak?

     
  • At 16:34, Blogger Kepa Diegez said…

    Hauxe:

    Traganarrua euskal kostaldean
    Atzo (04-10-31) noizean behin ikusten den fenomenoa gertatu zen itsasaldean, "traganarrua" delakoa, hau da, haize-zurrunbiloa, baina itsasoan. Nik toki batzuetan "tornado" hitza irakurri eta entzun dut, baina euskaraz badira hitzak horrelako fenomenoak adierazteko: "mangera" (Donostialdea), Trabañarro, Traganarru eta Tragarroi (Bizkaiko kostaldean), Tronpa? (Baztan aldean). Zuek nola esaten diezue halakoei?

     
  • At 17:29, Anonymous Anonimoa said…

    Oso blog ederra da, Kepa, oso etnoresgarria!

    Eskerrik asko zeuri!

     
  • At 20:57, Blogger Patxi said…

    Patxiren azpian beste Patxi bat, gauza bera esanez: oso etnoresgarria!

    Zorionak eta segi holaxe.

     
  • At 17:53, Anonymous Anonimoa said…

    Zorionak, Kepa. Eta zorionekoak gu, kasik 300 albiste-aurkikuntza-ohar eder irakurtzeko zoria izan dugunok.

    Tomax.

     
  • At 19:08, Blogger Kepa Diegez said…

    Mila esker, EtnoMet-kideok! Noizko EtnoMet-kideon afaririk?

     
  • At 17:41, Anonymous Anonimoa said…

    Afariarena nik konplikatu samarra ikusten dut, baina izan liteke kafe bat Durangoko Azokan.

    Tomax.

     
  • At 18:36, Blogger Kepa Diegez said…

    Bai, errazagoa da, dudarik gabe. Eguna eta ordua ipinita gonbitea luzatu genezake irakurleen artean.

     
  • At 11:51, Anonymous Anonimoa said…

    Nik ere zuri zorionak, Kepa, eta baita gu guztioi ere, eta inguratuko direnei.

    Kristina.

     
  • At 20:18, Anonymous Anonimoa said…

    Goiko guztiokin bat nator. Kepak dauka meritua, Kepak! Izan ere, eguraldi kontuetaz honelako txoko bat eskura izatea, bendizio handia da (antzina esan ohi zen bezala). Elkarrekin jarduteko aukera ere, eskertzekoa.

    Jarrai dezazula holaxe, Kepa. Eutsi! Urte askotarako!

    pellozabala

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------