EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/11/13

EtnoMet Bizkaia irratian

Orain arte ezer aipatu ez badut ere, orain dela urte eta erdi Bizkaia Irratian (Eskerrik asko, Bizkaia irratia eta Kaitin!) EtnoMetek zeukan txokoa berreskuratu du ostiralero, 11etako albistegiaren ondoren. "Lau Haizetara" saioaren barruan txertaturik dago eta Kaitin Allende kazetariarekin elkarrizketa moduan eramaten dugu aurrera tartetxoa; 10-15 minutu irauten du eta asteko aroaz berba egiteaz gain, blogeko gaiak eta egun berezi eta seinalatuei dagozkien atsotitzak izaten ditugu hizpide. Uste dut Bizkaitik kanpo nekez entzun daitekeela irrati hau, hala ere, on-line ere baduzuenez, interneten bitartez entzun dezakezue. Ematen den orduan gehienok lanean ibiltzen garenok baten bat hementxe ipintzen ahaleginduko naiz.



Goizeko magazina. Astegunetan, 11.00 – 13.30. Ramon Basaldua-Kaitin Allende

‘Lau Haizetara’ astelehenetik barikura emitiduten da, goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bat t’erdietara. Goizeko magazin nagusia da. Ramon Basalduak gidatuta eta Kaitin Allendek lagunduta aktualidadearen ikuspegi guztiak jorratzen dira. Umorea eta gaurkotasuna biak batuta goizari berea emoteko.
Libe Agirrek herrietako giroa eta barriei jarraipena egingo deutse Bizkaia Irratiko unidade ibiltaria albistea dagoan tokira eroanda.
Lau Haizetara, sakontasunez eta umoretsu!


Ramon Basaldua eta Kaitin Allende

2 Comments:

  • At 20:01, Anonymous Anonimoa said…

    Bizkaia Irratia oso poliki sartzen jat niri kotxean irratitxoan. Inguru hauetan poliki hartzen dot, eta gustura. Nire lanean ez dut entzuten irratirik, baina inora noianean bai. Eta sartzen zaidanean, dialean barna bila noiala, oso pozik pausatzen naz hantxe, izan ere, euskara garbian oso gitxi daukaguz, bidean entzuteko eran. Eta, neuri be, tenporak direla eta beste, sarri deitu izan didate handik. Gorantziak Kaittin 'sorginari', Euskadi Irratian egon zenetik ezaguketan dot: umore eta irribarre zoragarriak ditu opari. (Kepa, dendan edo tabernan ipiniaz gero, Kaittinegaz edo honelako eguraldiaz fiatuko zinateke?)
    pellozabala

     
  • At 12:52, Blogger Kepa Diegez said…

    Fidatuko ez nauk ba! Bion artean oso elkarrizketa pipertsuak egiten joaguz eta!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------