Azken lau urteotako Leonidas izar erauntsi handiena, igandean
GARA egunkariak zekarren atzo izenburu hori albiste batean. Beharbada, oihartzun handirik izan ez duenez, hemen sakatuz gero, oso-osorik duzue irakurgai:
Ezohiko ikuskizuna izanen da igande egunsentian, azken lau urteotako Leonidas izar iheskor erauntsirik handiena izango baita. Hala iragarri dute Kanarietako Astrofisika Institutukoek behintzat. Azaroaren 18tik 19rako gauean oso Leonidas erauntsi bizia izango dela uste dute aditu horiek, heldu diren hiru hamarkadetako biziena.
Batetik, ea zorterik dugun ortziarekin, oskarbi-oskarbi dagoen, alegia. Bestetik bitxia egin zait izar erauntsi hitz elkarketa erabiltzea. Lehenengo aldiz irakurri dut horrelakoa. Orain arte bi elkarketa eta berba ikusi izan ditut, bata izar zaparrada, bestea, ozar izar eta azkena, iñaztura, hirurok abuztuko San Laurendiren malkoen ingurukoak. 258ko abuztuaren 10ean, Sixto II Aita Santua hil eta handik lau egunera, Erromako prefeta batek eskatu omen zion Laurendi zeritzan diakono kristau bati elizako objektu baliotsuak eramateko. Laurendi prefetaren aurrean azaldu zenean, pertsona txiro eta gaixo batzuekin batera, elizako altxorrak beraiek zirela esanez, funtzionario egoskorrak Laurendi hilarazi omen zuen. Tradizio kristauak dioenez, hil-zigorra ezin ikaragarriagoa izan zen: San Laurendi burdinazko parrilla bati lotu eta bertan erre egin omen zuten. Gau hartan ortzian izar loka ugari ikusi omen ziren, Perseus izar-multzotik isuri zirenak. Harrezkero izar loka haiek San Laurendiren malkoak izena hartuko zuten. Beti sasoi beretsuan agertzen dira, abuztuaren 10aren inguruan.
Iruzkinak
pellozabala
Ondo diozu, Kepa, San Laurendi (laurentius, erramutik datorkeena, Erramun legez), 258an martirizatua izan zen.
Nik ziur ez dakit hori zelan da baina uste nuen ezetz ezen Erramun ez zetorrela erramu berbatik. Ni neu naiz izenez Erramun, baina Munitibarren Erremon edo Erremontxu ze gure aita zena ere zen Erremon -ez, Erramon-. Nik izena dut hartua ganik gure aita zena nola ohikoa da hainbaten artean.
Baina uste nuen hori hon Erremon, Erramon edo Erramun ez datorrela tik erremu edo erramu (guk gure inguruan erremu darabilgu ez erramu) eta uste daroat ze Erremon, Erramon edo Erramun zela etymologia popular bat gaizki interpretatua, ze gure aitak izen hori zeukan ze jaio ei zen Erremu (edo Erramu) Egunean -an 1897 apirila 11, nahi luenak komproba lezake ea data hori' jaoteguna hon gure aita zena zen edo ez zen Erramu (edo Erremu) Eguna. Erraz al da hori komprobatzea aita Pello?-.
Ze nire ustea da -baina ez nago ziur, guztiz-, Pello, Erramun datorrela tik Romano izena eta galdurik azken o hori geratzen da Roman nola Juliano eta bestek galdurik azken o hori geratzen da Julian. Eta gero tik Roman izena' sortu ziren bi izen differente bata Roman bera eta bere variantea bokalak trukaturik Ramon, izanik gaur bi izen differente behintzat Espainian, nola entzutea dudan lez Norberto eta Roberto.
Hori holan al da aita frantziskano Pello? Lagundu ahal bazendu eskerrak eta bestela trankil, bainera jakizu ze niretzat da importantea ze da nire izena, ondo gustura darodana eta daukadan ustea buruz bere "historia" eta evolutionea.
Ez zabiltz oker, Erramun. Laurentius, Lorentzorena, bai, hori 'laurus' laurel edo ereinotza deitzen duzuenetik dator, 'laureado' (buruan 'laurel'koroa ipintzen zietelako) eta hainbat hitz bezala, Laura ere bai. Baina, geuk 'erramu' eta 'Erramu igandea' eta nola esaten ditugun, ba segidan, josi nuen nik Erramun hitza, eta bota nizun amutxue...
Baina, Erroman, 'Romanus eta Romana' bezala, latineko Erromatar esan nahi duen hitzetiko genitukeen bezala, aldiz, Ramon, Raymond eta enparauak hitz jermanoak bide dira. Hala topatu dut "Diccionario de los nombres" batean, non Ramon, Raimon, Erramon, Erramundo, Raimondo eta beste izenetaz dion: "Nombre germánico, de 'ragin', forma de 'rad', consejo, y 'mund', tutela, protección; viniendo a decir 'el que protege por el consejo'". Beraz, Erramun, aholkularitza da dagokizuna.
Kepa, gure 'aholkulari' izendatzen dugu Erramun, izenetik bertatik: 'aholkulari laureatua' (Erramun erramuduna?)... hara zenbat jolas eta olgeta egin leiken lagunen izenegaz. Kepa, zure 'Kefa' hori, beste baterako utziko dugu...
Arrazoi duzu esatean ze hartu izan balute izena eguneko santuarena behar zuela izan Ramos eta ez Ramon edo Erremon (Erramon edo Erramun). Baina nola izan zen Erremu (Erramu) Eguna pensatu zuten etxekoek han orduko Munitibar, oker interpretaturik orduko jakituria popularrean, ipintzea tik Erremu Eguna ume jaioberriari Erremon (Ramon) izena. Eta oker interpretativo hortatik daukat orai nik ere izen hori, Erremon edo Erramun.
Berriro ere eskerrak zuri Pello.