EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/10/09

Bart ez dut ezer igarri eta


esan didatenez, Bilbo aldean ez du nolanahi jo ortziak. Lozorroan egongo nintzen, ezpabere ez dut ulertzen. A zelako pena horrelakoa galdu izana! Batez ere, ustekabekoa izanik.
Haizegoa, gau epela eta trumoia... Atzotik hasita horbel guztiak inarrosten dabilen haizegoa lagun, ostera ere udatu digu aroa. Mikel Laboak horrelako haize motari omenaldia egiten dio abesti zoragarri eta zahar hori kantatuz. Honela da:

Haizegoa gau epela

hillargiaren argi,

mutturdiñak leihoetan

teillatuan kattu bi,

bid'ertzian zenbait kanta

gauerdiz arnoari

hargaiñeko sorgiñ zaharra

keiñuka hillargiari.


Powered by Castpost

Hona hemen Patxi Perurenak haizeei buruz idatzitakoa honako helbide honetan:

"Ba
ote da urtegarai egokiagorik haizeaz mintzatzeko, udazken biluzgorri honen azkenburua baino. Jada, larrugorrian da gure lur zoragarria, neskatxa lirain baten antzera, zetazko soineko gorriska garden batez jantzia. Nabari du gorputza, emeki emeki, haizeak bere nahierara darabilzkion soinekoen azpian erdi agerian duela. Soizu, maitasunez, laztan amoltsuz, atsegin betean da zeure ingurumari guzia. Baina, nondik joko du haizeak hilbeltzean? Horra galdera. Nondikako haizeak babestuko ditu maitaleak, negu minean? Nondik etorriko ote da geriza? Nondik joko ote du haizerik eztienak? Ez dago esatearik, gezurra ez bada, behinik behin Meteorologoek ere, apaizen eta jujen antzera, berek asmatutako erdiegiak, edo egierdiak, erraiten dituzte, gezurrik minenak, alegia.

...

Koblari zaharrak haize hegoa ziotsan, egun ere, kasik ekialde osoan eta bestetan ere esan ohi den antzera. Nik, neuk, zuzenago deritzot haize hegoa esateari, hego haizea esateari baino, gramatikaren bide estuetarik joez gero, behintzat. Baina, ezin esan bata ongi eta bestea gaizki leudekeenik; nik, eta beste askok, betidanik hego haizea esan badugu ere. Epaiketa zorrotzik gabe, beraz, biak ontzat emanen ditugu. Konforme!"

Zuek, zer darabilzue hego haizea ala haize hegoa?


5 Comments:

  • At 10:17, Anonymous Anonimoa said…

    Haxe hegoa edo hego haxea: Madarikatua zu!

    Hator, hator udagoiena, hator, hator etxera!!

     
  • At 12:57, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Kepa, ba dakit ze hainbat lotua zagoz(ela) metereologia munduari nola euskarazkoari edo seguru gehiago euskarazkoari ezi metereologia munduari. Ze ba dakit ze lan metereologiko zure hau Kepa dago ardaztua an inguru euskarak duen presentzia an metereolgia. Berba batean ezen dago subordinatua metereologia ri euskara.

    Hortaz, ea zer darabilgun guk edo hego haizea edo
    haize hegoa
    , ba nire ustea da mendebal euskaran eta esango nuke euskararen eremu geographiko gehienean erabiltzen da hego haizea eta parte orientalean han entzuten da hori haize hegoa.

    Baina biak dagozke ongi ze hizkuntzak ez dira monolithikoak ("harribakarrak"), eta euskara ere da diversoa -nola edozein izate bizidun- an bere realitate soziologikoa.

     
  • At 17:18, Blogger Kepa Diegez said…

    Kaixo, Patxi eta Erramun!
    Bai, neu ere ez nauzue oso hego haizearen zale. Galderatxo bat: ekialdean haize hegoa esaten bada, zergatik ez, haize iparra? Zein eginkizun du "haize-hegoa" elkarketan "hegoa"-k? Besarkada bat.

     
  • At 21:58, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Batetik ziurtatu behar litzateke ze ekialdean esaten da haize hegoa zeren nik esana behintzat izan da uste bat zein behar litzateke ziurtatu ganik hango bat edo hango euskara ongi ezagutzen lukeen bat.

    Nik, Kepa, jakin nahi nuke zergatik ez zara zale erabiltzea hego haizea. Zer du horrek txarrik? Euskararen eremu geographiko zabal, sano zabal baten ez da besterik erabiltzen baizik hego haize edo hegohaize. Da factus bat, txarrik ez daukana apparenteki bedere. Zuk zer ikusten diozu?

     
  • At 22:38, Blogger Kepa Diegez said…

    Ez, ez nabil formaz, edukiaz baino, hau da, haizea bera, ez adierazlea.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------