EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/06/07

Aro armin, haserre eta zakarra

“http://www.cepr.tm.fr/fr/risqdome/images/illust-soleil/SOLEIL_GENERIQUE.jpe” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Eguerdiko 12:30ak dira eta Deustuko estazio meteorologikoan dagoeneko 28ºC... Hau itobeharra! Honela bagabiltza ekainaren hasieran, nola ez gara egongo uztail-abuztuetan! Tira, agian beste bide batetik joko dute horiek, baina, oraingozko ekaina ez da nolanahikoa, ez horixe! Atzoko beroak arrastirian ere jarraitu zuen eta giro haserrea sortarazi zuen. Eskerrak ilundu ondoren hozten hasi zuen, ze, bestela a nolako gaua igaroko genuen! Beroaren lagun bila jardun dut beroni nolabaiteko izaera ematearren eta topatu dut zenbat-gura izenondo erabiltzen direla han-hemenka Euskal Herriko bazterretan. Inor ez da libratzen beroa pasatzetik, ezta hurrik eman ere! Hona hemen zenbait adibide zeuen gorputzaren berogarri (ez txarto ulertu). Inork besterik erabiltzen du?

bero armin : B-Arrieta. Iñaki Gaminde. Arrieta Berbarik Berba.
bero egosi : B-Larrabetzu.
bero-erre
: Egun bero-erre bat aski da, lorerik ederrena igarturik uzteko. Mendiburu III, 426 or. Retana Hiztegia.

bero faltsu
: N-Urdiain.

bero galarre : B-Errigoiti.

bero gorhiñ : Zuberera. Lhande. Hiztegia
bero gorri : Zuberera. Lhande. Hiztegia.
bero haserre: Gipuzkera. Bero asarrea gaurkoa. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca
be(r)o hil : Z-Santa Grazi.
bero itsusi : N-Abaurregaina.
bero khexü: L-Bardoze.
bero larri : B-Leioa. Sargori daonen bero larri. Iñaki Gaminde. Leioa Berbarik Berba.
bero samin : Lapurtera. Orok dakigu nola hemen negua dugularik Amerikanoek berorik saminenak dituzten Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
bero sapa : BN-Behorlegi.
bero-sapha : Lapurtera. Lhande. Hiztegia.
bero sastal : Gipuzkera. Bero sastala da gaurkoa. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
bero supitu : BN-Armendaritze.
bero tupitu : BN-Amikuze / Lapurtera. Bero tupitua. Azkue. Hiztegia.
bero zakar : G-Ikaztegieta / N-Etxarri (Larraun). Bero zakarra dao. N-Etxarri (Larraun).
bero zapal : Goi-Nafarrera. Bero zapala izan arren... Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

3 Comments:

  • At 13:53, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Hemen agertu den listako bat guk ere erabiltzen dugu, zera bero larria, bero larrixe.

    Baina hori da soil niretzat ipintzea bero substantivoari larri adjektivoa, nola ere esaten bagendu
    bero handia,
    bero galanta,
    bero itogarria,
    bero madarikatua,
    bero putea (bero putie),
    bero goxoa,
    bero gustosoa,
    bero kaltegarria,
    bero bedeinkatua,
    bero petrala,
    bero zerutiarra,
    bero ...
    Ipintea bero hitza lagundurik kin geuk nahi gendukeen edozein adjektivo. Nik holan sentitzen dut, zuok besteok ez?

     
  • At 15:42, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa, Erramun!
    Bai, oro har, bat nator zurekin, baina nago sarritan izen eta adjektivo batzuk ez ote dauden uztartuago, hau da, arruntagoa dela "bero larria", "bero madarikatua" baino.

     
  • At 16:01, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Bai, Kepa, ni ere bat nator kin zuk diozuna eta hortaz hori mugea dagoena ez da beti argia -differentzia artean "bero larria" eta "bero madarikatua"-. Bai, bero larria edo bero zapa eta horrelakoak bai ba dute unitate bat edo unitate moduko bat sortzen eta formatzen. Bai, mugak eta mugen limiteak edozertan ez dira izaten sarri indiskutibleak eta diaphanoak.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------