San Isidro astea, atzea baino aurrea hobea
Horrelaxe dio atsotitzak, baina betez gero, kiskaliko gara? Izan ere, gaurko egunak hilabetearen erdialdea mugatzen du eta gertatu ohi denez, bigarren hamabostaldia bigarrena baino beroxeagoa izaten da udarantz doan udaberriaren azken aldi honetan. Atzo, Bilbo aldean 30ºC neurtu genituen, giro itogarria. Eguzkia ostendurik ere, tenperatura berbera, beroa haizetik zetorren seinale. Samin jo zuen atzo beroak, errukirik gabe. Etxera sartu eta bazirudien hotz egiten zuela, giro gozo-gozoa bazen ere. Eta lehengo egunean genioenez, maitz aldean, zenbaitetan hotz eta beste zenbaitetan bero, zubi-hilabetea baita maiatza. Atsotitzak ezin garbiago ematen du aditzera: Maiatza, erdia hotzak hil eta beste erdia beroak erre. Esan gabe doa, haizeen menpe bizi gara, haiek zer agindu, guk hura sufritu.
Iruzkinak