EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/05/05

Nordia, surra, lesta eta oesta

“http://www.ugr.es/~letras/images/rosa_vientos_3.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Lehengo egunean beti bezain atsegin telefonoz deitu zidan Erramun Gerrikagoitiak kontu baten gainean berba egiteko eta hori zela-eta haizeen izendapena ekarri zuen hizpide. Beraren iritziz, nazioarteko gure esparrura moldatzearren hobe genuke, behintzat, beste hizkuntzetatik mailegatu ditugun berbak erabiliko bagenitu geurea errazagoa izango zelakoan. Hori nabari da itsasgizonen artean, gehienetan horrelako terminoez baliatzen dira eta. Argi dago Euskal Herriak itsas aldean ez daukala mugari eta han-hemenkako eleak geureganatu ditugu inolako konplexurik gabe. Adibidez, bermeotarrek horretaz franko dakite. Maisuak izan dira berbak bereganatu eta egokitzen. Gainera, norabide bereko haizeak zein urtarotan gauden izendapena desberdina du, nortea neguan, baina ipar haizea, udan. Ñabardurak, zenbat-gura! Nik neuk ondo neritzoke geure haizeen arrosan nazioarteko izendapena ezartzeari. Izan ere, N-S-E-W mundu osoan zehar erabiltzen dira. Nolanahi ere, gogora dezagun euskaraz makina bat izendapen daukatela haizeek, zein baino zein xarmangarri eta irudimentsuago. Aipatutakoaren erakusgarri, hona hemen bildutako zenbait datu:

N

norde(baita nortekoaize ere): L-Donibane Lohizune.
norta
: B-Lekeitio. Haize klase honetxeri deitzen jako erderaz viento norte. Kanpotik dator. Arrantzaleak kanpo erreferentzia hartzen dabe itsasoari aurrez aurre begiratuta. Edurra egiteko kanpaizea behar da. Oilogorrak eta hegaberak kanpaizeagaz batera datoz. Norta dago eta hotza seguru. Lekeitioko berbak.
nortaize: BN-Baigorri.
norteaide: L-Bardoze.

norteaize: BN-Behorlegi.
norteaxe: B-Getxo. Norte aizeak leku gorderik ez, pobreak adiskiderik ez. (B-Murelaga).
norteko aire : BN-Garruze, Z-Domintxaine-Berroeta.

nortekoaxe: B-Getxo / L-Ahetze / BN-Arruta / Herri askotan.Ipar aldetik jotzen duen haize hotz eta batzuetan gogorra dena ere bai, itxosoaxe edo nortekoaxe izenez ezagutzen da. (B-Getxo). Andoni Llosa. UK, 2002-12, 35 zenb.

S

sur: B-Zaratamo.
surrekoaize : G-Zestoa

surreko axe : B-Leioa. Gaur denpora ona ingo deu, se surreko axe dau. Iñaki Gaminde. Leioa Berbarik Berba.

E

esteko aize : G-Zestoa.(baita iparraize ere) : L-Donibane Lohizune.
lesta : B-Lekeitio. Hiru eratara deitzen jako haize klase honeri, izan be azkuek dinon moduan euskarazko "iparra" Lekeition ez da erderazko "norte": En la costa, ipar no es norte, sino este. Azkue. Hiztegia. Lesta dagonean goizak eta iluntzeak freskuak izaten dira, baina eguraldi ona egiten dau. Lekeitioko Berbak.
lesteko axe: B-Bermeo, Elantxobe.


W

lueztekhaize :Z-Domintxaine-Berroeta.
oesteko axe : B-Bermeo, Elantxobe.


4 Comments:

  • At 14:26, Anonymous Anonimoa said…

    Ibon Sarasolak erabaki beharko luke, baina itxura batera "lesta" aukeratu zutenak frantsesean (ala kaskoin-okzitanoan?) oinarritu zirela esan beharko nuke. "L-" artikulu eta guzti. "L'est", "L'ouest". Domintxinekoek "lueztekhaize" frantsesetik edo kaskoinetatik hartu izana ez litzateke harrigarri, mugaren kontra daude eta. Baina kilika eragiten du hori Bermio, Elantxobe eta Lekeitioko arrantzaleekin ere gertatu zela pentsatzeak.

    Tomax.

     
  • At 14:39, Blogger Kepa Diegez said…

    Ez dakit, susmoa da eta ikertu behar litzateke, baina ematen dit hainbat herritako arrantzaleen arteko harremanak direla-eta, nolabaiteko lexiko komuna sortu dutela elkarri ulertzekotan... "pidgin" bat edo... Horixe da globalizazioa!!

     
  • At 16:40, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Iruditzen zait ze differentziatu beharko litzateke edo genuke ezen gauza bat da haizeen izenak eta beste total differentea nahiz izan relationaturik asko elkarrekin izenak hon puntu kardinalak. Dira bi konzeptu differenteak: haizeak kin euren izenak (mundu natural aspaldikoak) sartzen direla an mundu eolikoa eta bestetik puntu kardinak (mundu zientifiko oraintsukoagokoak) sartzen direla an mundu khartographikoan.

    Nik uste an puntu kardinalak eta ere euren subdivisioneak (zeintzu nik entzun ditut hemen Lekeition, nola ere gaztigatu nizun Kepa) ze behar litzate erabili izen international horiek eta baita laburdura edo abbreviaturak.

    Baina hori, edozelan ere dira bi arlo differente, hori bai, hertsiki relationatuak.

     
  • At 16:50, Blogger Kepa Diegez said…

    Bai, jakina kontu diferenteak dira, puntu kardinalak eta haizeak desberdinak dira, baina estu-estu loturik.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------