Maiatzeko beroa, urteko balioa?
Arratsaldeko ordubata eta hogei minutu dira eta Deustuko estazio meteorologikoan dagoeneko airearen tenperatura 31,6 ºC-koa da; lurrekoa, are altuagoa, 34,8 ºC; hezetasuna %29, besterik ez. Hego haizeak errukirik gabe astintzen gaituen seinale. Zerbait arraroa sumatzen dut eguratsean, airerik eza, itomena, itolarria. Burmuina siku daukat. Noraino helduko ote da lauretan? Espero dezagun ahal denik eta lasterren itsas haizea sartzea, bestela gureak egin du! Izenburuko atsotitza egia ote da? Agian, baserritarrentzat bai, izan ere, oraingo beroa lagun, lurreko produktu batzuentzat ona izango da, horregatik, urteko balioa delako hori, baina herritar xeheontzat maiatzeko bero akabagarri honek ez digu batere mesede egiten, ez horixe! Itsas haizea sartuz gero, enbatatxoa sortuk ote da kostaldean? Hurrengo orduetan jakingo dugu.
Une honetantxe erasaten digun haize mota honi Getxo aldean, axeierra (haize + ihar) esaten diote. Hona, aipamena: B-Getxo. Kontrako aldean, hegoaldetik datorkigun haize siku hori axeierra deitzen da, igartu edo lehortu egiten duelako. Andoni Llosa. UK, 2002-12, 35 zenb.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home