San Matiasetan eguzkiak jotzen du itzal guzietan.
Pello Zabalak bere liburu paregabean, Naturaren Mintzoan, otsailaren 24. egunari dagokion pasartean San Matias dela oroitarazten digu eta iraupenari dagokionez, egun horretatik aurrera egunak gauari denbora kentzen diola ezari-ezarian, baina oraindik ez direla berdintzen nahiz gaztelaniazko zenbait atsotitzek horrelaxe adierazi: Por San Matías, igualan las noches con los días y empieza a dar el sol en las umbrías. Horrexegatik dator harira izenburuko atsotitza: San Matiasetan iruzkiek jotzen du itzal guztietan.
Bestalde, zer-nolako aroak garabiltzan aintzat harturik, hotza, umela eta elurretaranzkoa, Frantzia aldean erabiltzen dituzten atsotitz batzuen berri eman nahi nizueke. Izan ere, beraietariko askok San Matiasen inguruan elurra eta hotza iragartzen dizkigute:
A la Saint-Mathias
Neige et glas (et verglas).
A la Saint-Mathias, la neige par la chemin.
Si Mathias trouve la glace Il la chasse.
Neige et glas (et verglas).
A la Saint-Mathias, la neige par la chemin.
Si Mathias trouve la glace Il la chasse.
Beraz, Frantzia aldeko atsotitzak betez gero, gaur elurra edo, behinik behin, gaur ez bada, hurrengo egunetan, bai. Apustuak onartzen dira.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home