EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/02/02

San Blas ta Santa Agedako feriak, mutil neskatxen ezaupideak

“http://www.ilazki.com/ilazki_euskaltegia/argazkiak/santageda.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo genioenez, garrantzitsua da oso otsailaren hasiera aro kontuetan. Kandelarioren ostean, San Blas dator eta horren astean Santa Ageda. Prakak bete lan dihardu katuilak, bai horixe! Ezaguna denez, San Blasek sama, lepoa, eztarria, zintzurra edo dena delakoa zaindu behar digulako sinesmena hedatu samarturik dago Euskal Herrian barrena:

Idiek eztula ta «San Blas»; aitonak eztula eta «itoko al aiz»;
San Blas! Bedeinkatuta(ko) aria saman ipiñi, ta eztulak «blast!»;
San Blas, doministikuka ito behar naz;
San Blas, ito arte arnas;
San Blas, ittoko al az!;
San Blas, ona baz (bahaiz), biziko al az; txarra baz, (bahaiz) tragauko (hilgo) al az (haiz).

Gainera, harrigarria bada ere, egunotako jaiak guztiz aproposak dira neskek eta mutilek elkar ezagut dezaten. Horregatik, San Blas ta Santa Agedako feriak, mutil neskatxen ezaupideak. Zergatik ote? Zer esan behar du Elizak horri buruz? Egoki deritzo?
Bestalde, J.M. Iribarrenek De Pascuas a Ramos deritzon liburuan aditzera ematen du ezen Nafarroako Murchante herrian Santa Agedako gauean bertako sorginek uda aldean jo behar duten ekaitzak banatzen dituztela. Sorginak ala Mari ote da? Ikertu behar.

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------