I. "Herriaroa": Altzürükü

“http://www.geocities.com/xiberoko_botza/argazkiak/gr_zu_altzuruku_eliza_500x327.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aroaren hitsarte honetan gaudelarik, behe samarrean elurra egingo ez egingo begira -badirudi gure esperantzak pott egingo duela- EtnoAroak beste hizpide eta irakurbide jarri nahi du abian. Lehengoan "Eguneroko esaldiaroak" izeneko saila idazteari ekin genion eta oraingoan "Herriaroa" deritzonari. Sail honetan Euskal Herriko zenbait herritako hitz sorta ttipia agertaraziko dugu herri-berbek zabalkundea izan dezaten.
Nola edo hala hasteko zenbat-gura era dagoenez gero, A letraz hastea aukeratu dugu eta Zuberoako herri bat: Altzürükü [Altzükü]. Hemen irakurgai dituzuen eleak bertan ez ezik Zuberoako beste hainbat herritan ere erabiliko dirateke, baina direnak badira. Biba Altzükü! Ea inor animatzen den osatzera!

OHARRA: Irakurleren batek bere herriko hitz sortaren bat argitaratzea nahi badu, adieraz dezala hemen eta hurrengo batean saiatuko naiz zerrendatzen.

AHÜÑAIZE : Hego haizea
AIZE BELTZ: Mendebal haizea
AIZE BELTZAI EZKAPAGI: Haizearen babeslekua
AIZE GAXTUER EZKAPA: Haizearen babeslekua
AIZEBASA: Mendebal haizea
AIZIEZKAPA: Haizearen babeslekua
ARGIDÜ: Euria atertu
ATHERRARTE : Aterrunea
AZOLBE: Haizearen babeslekua
BEDAU, EGÜNALDI: Eguraldia
BORTHÜ HANDITIKO HAIZE: Hego haizea
EBI TXAPASTA: Euri erauntsia
ELHÜR LÜMA: Elur maluta
FALTSÜ: Eguraldi sargoritsua
KAZKABUR: Kazkabarra, txingorra
KHANDALU: Izotz burruntzia
KHARRU, KHARRULEIDA: Izotz beltza
KHARRUN AIDE : Ipar haizea
MANEXEKO GAINTITI: Mendebal haizea
ODEI LEÑHÜIA AGEI: Atertu
SASU, EGÜNALDI: Eguraldia
TXARIOTA: Zazpi izarrak (Hartz Nagusia)
TZÜRRÜBILA: Euri zaparrada
ZEIHAR: Mendebal haizea
ZERU ZAHARRA AGERTÜ: Atertu


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda