Jaka Haizea

“http://www.terra.es/personal/mbayona/jaca.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Ezaguna da herri askotan haizeen norabidea adierazteko hiztunek leku-izenetara jotzen dutela. Horrela, frantziparra, errekaizea, aurrekoaixea... izendapenak han-hemenka entzuten dira. Segur asko hiztunek erabili izan duten lehenengo baliabideetariko bat izan da. Gaur, aurreikusita zegoenez, haizea biratu eta hego-ekialdetik jotzen hasi da. Bertatik datorren arren, ez da batere epela, ez horixe! Ondo asko dabil bazter guztiak harrotzen! Izenburuan duzuen izendapena, nire iritziz bitxi-bitxia da. Candido Izagirrek Zegama aldean horrelako haize motari jakaize zeritzola jaso zuen. Badirudi oraindik bertako bizilagunek Oskako Jaka herria gogoan daukatela, Euskal Herriko herria izango balitz bezala. Euskaraz egiten omen zen berba Jakan Erdi Aroan. Bestela, zergatik ote? Ez du ematen behar besteko garrantzirik duenik haize mota bati izena emateko.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda