Iganderako aro iragarpena bertsotan
EtnoMet-en beti berriztatu nahian, horra hor bertso kaxkar batzuk igandeko bertso finalari begira:
Domeka hontan euri apur bat
ikusten da goiz goizean
Geroxeago eguerdian
eguzkia irten nahian
Eguraldia ona izanda
gogoa non zangoa han
Zorionean aroa lagun
izango da BEC aldean
1 Comments:
At 12:42, Kepa Diegez said…
Aupa, Ritxi!
mila esker "laudorio"rengatik, baina bazeneki zenbat denbora eman dudan bertso ziztrin hori idazteko! Bertsolarien aldean, ni hutsaren hurrengoa naiz. Agur ebro bat.
Argitaratu iruzkina
<< Home