San Martiiin, elurra gertu diiin!
"Txamantxoia"
EHKMEren agendan begiratu eta gaur, azaroak 10, Pello Zabalak goiko atsotitza paratu digu ikusgai, nahiz bihar den San Martin. Izan ere, garai honetan hasten omen da aroa negutzen. Telebistan ikusi dugunez, Euskal Herriko mendi gorenetan elur-melurrak bere agintaldia ezartzeari ekin dio, batez ere Pirinio aldean. Aipaturiko atsotitzak elurra gertu dagoela dio eta egia da, ze, badirudi igandean aroak beltz-beltzera egin eta elurra behe samarrean egingo duela. Behintzat, horixe iragarri digute eguraldi-ikertzaileek. Beraz, neguaren lehendabiziko erasanaldia izango bide dugu. Leku eta tokitan geratuko dira urriko hego haize aldia eta berekin ekarritako giro epela. Bai horixe! Zuek zer nahiago duzue?
7 Comments:
At 17:53,
Anonimoa said…
Badut lagun bat nerbioetatik gaizki ibiltzen dena, eta hegoarekin gorriak eta bost ikusten ditu. Pentsa nola pasa duen urria gizajoak... Tiro artetik ihesi zebiltzan usoak baino aztoratuago. Inguruko ezki-lore guztiak gutxiegi zituen.
Badut beste lagun bat hezurretatik ibiltzen dena "parragarri" (Gipuzkoan esaten dugun moduan, ikaragarri gaizki alegia, ez barregarri) eta horrek igerriko dio asteburuko elurrari. Egiaz baldin badator behintzat.
Tomax.
At 22:52,
Kepa Diegez said…
Nolako eguraldia, batzuk pozik, beste batzuk kopetilun. Patata-tortilla ez da guztien gustukoa izaten. Nik ezagutzen ditudan hainbat ostera, pozik-pozik egon dira andraizea lagun.
At 10:29,
Anonimoa said…
Zarauzko ikastolan, urte asko dira, bertso hau kantatzen zuten umeek:
Azaroak hamaika / San Martin eguna / hauxe da zoritxarra / izandu duguna / nonbait guretzat zegon / guretzat fortuna / kartzelan pasatzeko / zenbait egun ona!
Eta gero:
Je! Txio-txio txoria / sortu dut nik kabia / txio-txio txoria /……………………
Azkeneko esaldia ez dut gogoan.
At 16:06,
Kepa Diegez said…
Eskerrik asko, Anjel. Ea lortzen duzun azkeneko esaldia!
At 16:31,
Anonimoa said…
Gora euskal herria! ???
At 16:32,
Anonimoa said…
Izan daiteke hori azken esaldia???
At 14:37,
Anonimoa said…
Txio txio txoria
poztu bedi kabia
txio txio txoria
galdu naiz maitia.
Txio txio txoria
poztu bedi kabia
txio txio txoria
gora euskal herria!!!
Argitaratu iruzkina
<< Home