Hegoiaren baitakoak. EtnoAroa TB
Esperimentu berria egingo dut oraingoan. Lehengo egunean irakurri nuen nola PatxiTrapero bere blogean hasi den musika eta irudiak txertatzen. Horrek bide eman dit blog honetan bideoak sartzeko. Pasa den urriaren 31n ETBko Elixabete Garmendia kazetariak "Postdata" saioan hego haizeari buruzko erreportaia polita egin zuenez gero, berton ikusgai jartzea erabaki dut. Hiru elkarrizketatu azaltzen dira: Kepa San Martin, Juan Alustiza eta hirurok (A zelako lotsa !)
Iruzkinak
Zuri, Kepa, zorionak... bideoa zure gunean hain ondo ipini duzulako. Ni bezalako tekno-trakets eta tekno-maingu askori enbidia sortuko zenigun.
Iruditu zait erreportaian azaltzen den Alustiza hori Juan dela, eta ez Julian. Julian sermoilari famatu bat zen, eta behar bada zure lanerako bere libururen bat erabili duzulako nahastu zaizu izena.
Tomax.
Gero bestetik at Kepa esan ezen ez duela zertan sentitu lotsarik zeren aipatzen du berak bere burua, aitzitik da poztekoa eta pozik egotekoa. Segi aitzina.
Beharbada kontrolatzailea falta duzu ordenagailuan ikusi ahal izateko. Zer ikusten duzu pantailan?