Euria letro! (eta elurra mara-mara goietan)

Aurreko egunetatik sumatzen zen negu lehenaren lehendabiziko erauntsia zekarrela. Apunta dezagun ondo: LEHENDABIZIKOA, ze gero hedabideetan ibiltzen dira zenbagarrena den asmatu ezinik. Neguan ez bagaude ere, jende gehienak negu hitza darabil ahotan eta ez da harritzekoa. Izan ere, duela egun gutxi mahuka hutsik ibiltzen ginen kaleetan zehar. Une honetan, arratsaldeko 19.05 direla, Bilbon euria letro ari du. Esamolde hori bildu zuen Damaso Intzak bere Esaera Zarrak liburuan. Jakina denez, jasotakoak, gehienbat, Goi-Nafarroakoak dira. Bitxia, benetan letro berba. Ba ote du litroekin zerikusirik? Hau da gogotik ari duela ez dago litrorik edaterik kaleetan barrena? Aterpean egon behar da? Ba ote zekiten ongi asko gure arbasoek ordurako zer zen litroak edatea, boteiloia, alegia? Batek jakin! Ah!... Hortzetarako pasta ere bada.

Iruzkinak
Nik ez dakit zer da eta nondir dator letroka (letro + ka) eta ez zait etortzen hypothesirik ezein (ez onik, ez txarrik) baina bai intuitzen dut -hau ere ba da nolatsuko hypothesi moduko zeozer- ze ez dator tik "litroka" edo litro + ka. Iruditzen zait ezen izanik esaldi bat edo eretxi bat hon eguraldia aski aspaldikoa ezin izan ahal da referentzia meteorogikoa, non kantitateak neurtzen dira kin unitateak hon s. m. d. (systema metriko dezimala), litroa bere submuntiploekin, dezilitroa, zentrilitroa, mililitroa, eta kin muntiploak dekalitroa, hektolitroa, kilolitroa, mirialitroa.
Soil iruditzen zait eta dut intuitzen ez datorrela letroka tik litro + ka. Hobe litzateke aipatzea ahal balitz zein zonako esaldia da an Nafarroa Garaia edo hemen erantzungo balu nafarren batek dakienak eta ezagutzen duenak ongixko herri euskara.
Guzia da soil eretxi bat ez dena heltzen ere opinione gradura. (Guk hemen Bizkaian, eretxi parecer, opiniño opinion).
Baldin izan bazen dagoela barruan litro hitza behar zuen izan litroka ari du, baina ez zen holan izan eta ondorioz esan izan dudana da lekuz kanpo geratzen dena.
Uste dut ere ezin izan ahal da letro izena deformatione bat hon litro hitza ze (nire irudikotz) impossible litzateke morphologikoki "euria litro ari du".
Beraz eskatzen dut diskulpak Kepari eta blog honen irakurleei gatik eginiko nahasketa edo hutsa. Diskulpak.