EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/10/17

Goiko berria

“http://www.hjg.com.ar/blog/img2/luna_llena.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gaur, urriak 17, goiko berria da, Erronkari aldean aspaldi samar esango zuketen bezalaxe. Ilargiaren aldiei loturik hainbat sinesmena zabalduta daude Euskal Herrian barrena. Haietariko bat, kontu berari lotzen zaiona, Bizkaian eta Aezkoan dago bilduta. Honako hauxe duzue:

"Ilzarrean moxtu behar da bilo, azkartu eta usutzen zaiolakoz"
"Ilzarrean moztu behar da ulea, zuritu eztaitean"


Beraz, berandu baino lehen joan gaitezen guztiok ilea moztera sendo, usutu, sarriago edukitzeko eta gainera, urdindu ez dakigun. Esan gabe doa, ilzar eta goiko berri ilbetea da.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------