Udazkeneko tenporak
Sun wind
Gaur, irailak 21, azteazkena, eta hurrengo ostiral eta larunbatean udagoienari dagozkion tenporak ditugu. Lehen udakoak birpasatzen ibili naiz eta Pello Zabalaren susmoak bete zirela egiaztatu dut. Lehorte txiki samarra egongo ez ote zen beldur zen eta asmatu egin zuen. Gaur eguzki haizeak jo duenez ateri eta giro atsegina izan da, baina ostiral eta larunbatean ematen du itsas haizea nagusituko dela. Zer esango ote du Pellok? Hurrengo egunetan mintzatuko gara horretaz.
1 Comments:
At 09:18, Anonimoa said…
Tenporak. Gustukoa dut hitza. Erabili izan da 'gartak' ere. Edo 'garta-tenporak'. Izan da 'garta' horretan karta ikusi duenik, Ziburu Etxeberrik kasu. Ez dago zalantzarik 'kuarta-tenporak' direla.
Argitaratu iruzkina
<< Home