Trumoi hots handiak eta euri gutxi

Atzo aro makurra egongo zelakoan geunden asko, baina gure aldean, behintzat, bi zaparradaxka baino ez ziren izan. Usteak erdi ustel! Hori dela-eta, oso erabilgarria den esaera bat ekarri dit gogora egoera horrek: trumoi hots handiak eta euri gutxi. Antzekorik ere bada: Justiri asko, euri gitxi; Oinaztura handi ta euri gitxi; Ortzantz handi eta euri gutti... Bistan da euskalki gehienetan ezaguna dela. Gotzon Garatek bere hiztegian erdara batzuen kidekoak ematen dizkigu: "Mucho ruido y pocas nueces", "Great boast, small roast" eta latinez "Gratis anhelans, multa agendo, nihil agens". Zoritxarrez, ez dakar nola esaten den frantsesez. Inork badaki?
2 Comments:
At 18:13,
Anonimoa said…
Frantsesek 'beaucoup de bruit pour rien' esaten dute, baina esaera da?
Anjel
At 09:26,
Kepa Diegez said…
Badirudi ezetz, ezta? Berez ez dago inongo irudirik...
Argitaratu iruzkina
<< Home